Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza, Informatika (software mailan)
Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Gaur egun teknologiaren presentzia geroz eta haundiagoa da bai gizartean zein ikastetxeko gelan. Hauen ezagupena ezinbestekoa bilakatu da baliabide berriak sortzeko eta erabiltzeko.
Sofware librearen fisolofian oinarritutako mugimendua hasi zenetik, kode irekiko programa asko sortu dira musikaren inguruan. Ikastaro honen helburua Audacity eta Sonic Visualiser programak erabiltzen ikastea da, bai hauen oinarrizko funtzionamendua zein ariketa praktikoak landuz.
Goi Mailako Musika Titulua: Biolontxeloa, Kantuaren eta instrumentuen Pedagogia. . Gradu-osteko interpretazio historikoaren ikasketak. Musika Gaitasunen Garapenean Masterra. Gaur egun Musikan doktoretza burutzen.
Ikasgaiaren metodologia aktiboa izango da, parte-hartzailea eta elkar lana sustatuko da. Musika irakaskuntzarako baliabideak landuko dira. Ikasgaia gainditzeko proposatuko diren lanak egin eta aurkeztu behar dira.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak, Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila