Irakasleen formakuntza :: Psikologia, Psikopedagogia

365 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide

  • Hasiera-data: 2010(e)ko apirilaren 12a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko apirilaren 22a
  • Tokia: Gasteiz - Mendizabala LHII
  • Nola heldu: https://labur.eus/MendizabalaLHII
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:30-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

Helburu orokorra:

  • Ikaskuntza kooperatiboa eta elkarbizitza positiboa sustatuko duten metodologia interaktiboak garatzea, ikaslegoaren beharrak eta eskaerak kontutan harturik, abiapuntua genero ikuspegia eta formakuntza integrala izanda.

Helburu zehatzak:

  • Ikaslegoaren formakuntza integralari buruzko Hezkuntza Sistemaren eskaerak ezagutzea.
  • Gizon eta emakumeen berdintasunaren gainean sentsibilizatzea.
  • Ikaskuntzarako metodologia aktiboak aplikatzea.
  • Elkarbizitza positiborako estrategiak lantzea.

Edukiak

Aldaketa sozialak eta Hezkuntza premia berriak:

  • Gizarte mailan azkeneko urteetan eman diren aldaketak eta hauen eragina gure eskuhartzean.

    Hezkidetza:

  • Sentimenduak ezagutu:  egunean zehar aldatzen doaz, gure jokabidean duten eraginaz konturatu.
  • Estrategia edukatiboak posizio ez-sexista batetik bideratuta.
  • Enpatia landu.
  • Curriculum ezkutuaren garrantzia.
  • Adierazpen desegokiak.
  • Bestearen sentimenduak ezagutzeko kontutan hartu behar dira gako fisikoak, ahozkoak eta egoera.
  •  Besteekiko harremanetan gure aurreiritziak duten eragina.  

   Talde garapena: 

  • Taldeetan ematen diren faseak.
  • Talde garapenean dauden fase bakoitzean eskuhartze motak eta jarduerak.

Trebezia sozialak: 

  • Zer dira giza trebetasunak?
  • Zer dira pentsamendu automatikoak eta hauen akatsak.

   Komunikazioa:  

  • Ahozkoa ez den komunikazioa.
  • Komunikatzeko hiru estiloak: pasiboa edo jasankorra, agresiboa edo erasokorra eta asertiboa.
  • “Ni mezuak”
  • Komunikazioko elementu erreztatzaileak eta oztopatzaileak.
  • Kritika konstruktiboak

   Negoziazioa: 

  • Negoziazio estrategiak.

Bitartekaritza:  

  • Irakasleen funtzioak bitartekari moduan.

    Ikaskuntza Kooperatiboa:  

  • Kideen arteko harremanak lantzen hastea.
  • Ikaskuntza kooperatiboa sustatzeko teknikak.
  • Taldeak antolatzeko moduak.

 

Gatazken konponketa:  

  • Zer da gatazka bat.
  • Gatazkak konpontzeko pausoak.
  • Irtenbide ezberdinak aurkitzeko estrategiak.
  • Haserrea kontrolatzeko pausoak.
  • Autokontrol teknika ezberdinak.
  • Disrupzioa eta gatazken prebentzioa.

Metodologia

Metodologia praktiko – partehartzailea izango da, honetarako dinamika desberdinak erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetaz abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzea.

Nori zuzendua

Irakasle guztiei orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren webgunera jo: GARATU 09/10

Garatu

Babesleak

  • Hezkuntza Saila