Ikastaroak :: Argazkigintza, Diseinua
Ikastaro honetan argazki digitalaren edizioaren oinarrizko kontzeptuetan murgilduko gara, norberaren argazkiak hobetzeko gakoak eskuratuz.
Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.
www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito
Argazkilaritza digitalaren edizioari lotutako zenbait oinarrizko kontzpetu teoriko eta teknika praktikoak:
Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.
Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin.
Gaian interesa daukan edonori.
Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea, nahiz eta lehentasuna duten bertako komunitateko partaideak.
Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak.
Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultur Jarduerak
Izena emateko:
Telefonoa: 948 169699, 8:30etatik 14:00etara
Posta elektronikoa: hizkuntza.plangintza@unavarra.es
www.ueu.eus atarian
Ikastaro honek kreditu bateko aitorpena dauka.