Ikastaroak :: Diseinua, Informatika
Diseinu editoriala lantzeko programarik famatuena da Adobe Indesign.
Adobeko aplikazio honek dituen erreminta ezberdinekin editorial munduko lan ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, tresnak tablet edo mugikorrean irakur ahal izateko argitalpen interaktiboa egiteko aukera eskaintzen du.
UEUk eta Euskal Editoreen Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroa. Barne-formazioa EEEko kideentzako.
Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.
www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito
Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.
Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin.
Indesign ezagutzea eta oinarrizko tresnak nola erabiltzea nahi duen edonori zuzendua.
Komenigarria da ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea eta Adobe Indesign programa instalatuta edukitzea (CC, CS6 edota CS5 bertsioan) ikastaroa hasi baino lehen.