Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.
"Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia" formakuntzaren 8. Saio monografikoa da.
Haurraren bizitzaren bi ekosistema garrantzitsuenak izanik, ezinbestekoa da zehaztea eremu horietako bakoitzaren funtzioa eta ardura. Bi espazio horien arteko koherentzia eta komunikazioa ahalik eta handiena izatea funtsezkoa da haurra sano haziko bada. Saioan zehar saiatuko gara erlazio horretan hain garrantzitsua den ordena ezartzen, baita bi espazioen arteko transizioa ongi gauza dadin egokitzapen-prozesuaren garrantzia azpimarratzen ere.
Irakasleak:
Ane Ablanedo Larrion (koordinatzailea). Psikoterapia eta haurren prebentzion aditua. Filologoa eta irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta Baionako UPPA eta Nafarroako NUP-en. “Eskola libre eta demokratikoak” ikastaroko arduraduna.
Ane Otxoteko Vaquero: GOIZTIRI eskola librean koordinatzaile eta bidelagun. Haur prebentzioan aditua.
Ainhoa Iturbe Tolosa: GOIZTIRI eskola librean bidelagun. Psikologoa. Terapia sistemikoan aditua.
Iraskasle, hezitzaile, guraso zein gaian interesa duen orori.
Saio monografiko honetan izena emateko, jarraitu ondoko argibideak: