Ikastaroak :: Pedagogia

Haztea. Ikastea. Heldu bilakatzea.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko irailaren 26a

Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.

"Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia" formakuntzaren 1. Saio monografikoa da.

Haurren garapen prozesuan bidelagun egoki bilakatzea helburu duen formazio batek ezinbesteko abiapuntu du funtsezko kontzeptu horien gaineko hausnarketa. Zer den haztea, zertan datzan haziera-prozesua naturala, zeintzuk diren prozesu horretan gertatzen ahal diren interferentziak, bai eta haztearen aurrean aktibatzen ahal diren erresistentziak. Zein baldintzatan gauzatzen ahal den benetako ikasketa. Gure jarrera pedagogikoaren oinarrian ezarri beharreko gogoeta.

Irakasleak:

  1. Ane Ablanedo Larrion (koordinatzailea). Psikoterapia eta haurren prebentzion aditua. Filologoa eta irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta Baionako UPPA eta Nafarroako NUP-en. “Eskola libre eta demokratikoak” ikastaroko arduraduna.
  2. Ane Otxoteko Vaquero: GOIZTIRI eskola librean koordinatzaile eta bidelagun. Haur prebentzioan aditua.
  3. Ainhoa Iturbe Tolosa: GOIZTIRI eskola librean bidelagun. Psikologoa. Terapia sistemikoan aditua.

Edukiak

  • Nola ikasten dugu?
  • Haziera prozesu naturala.
  • Ekintza autonomoa behar benetakoak asetzeko.
  • Plazerra.
  • Konektatuta egotea.
  • Baldintzapenak haziera prozesuan.
  • Asertibitatea.

Nori zuzendua

Irakasle, hezitzaile, guraso zein interesa duen orori

Egitaraua

2016-10-08
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Haztea. Ikastea. Heldu bilakatzea.

Matrikulaziorako argibideak

Saio monografikoan izena emateko, jarraitu ondoko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.