Ikastaroak :: Soziologia
Ikastaroa urriaren 21ean (arratsaldez) eta 22an (goiz eta arratsaldez) izango da.
Tailer honetan, norberaren esperientzia abiapuntua izanik, sexu-genero sistemak herrigintzaren eremuan nola eragiten duen kolektiboki hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, feminismoaren ekarpenak ardatz, parte-hartze politikoa eraldatzeko jorratu beharreko bideei buruzko gogoeta abiatu eta izandako esperientzien inguruko trukea gauzatuko dugu.
Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea. EHUko irakaslea.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.
Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea.
twitter: @JoxemiZubalabe
Metodologia parte-hartzailea izango da. Bakoitzaren bizipenak izango ditugu oinarri eta taldeko lana aurrera egiteko modua. Ariketak banaka, talde txikietan eta guztion artekoak izango dira.
Herri-mugimenduko partaideei.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348035.