Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika, Soziologia

Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urriaren 27a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko abenduaren 1a

Ikastaroa abenduaren 10ean eta 17an izango da (larunbatak), 9:30etatik 14:30etara.

Ikastaro honen bitartez, egungo gizarte edota egoera kulturaniztunak ulertzeko, kudeatzeko eta aztertzeko tresnak eskainiko dira. Egunerokoan inguratzen gaituzten egoeretatik harago, alor desberdinetatik aniztasun kulturalak era positiboan kudeatuta duen balio onuragarria azalduko da.

Sakoneko ikastaroa izan gabe, begirada eta ezagutzak zabaldu nahi dira, zenbait zertzelada eskainiz eta hausnarketa sustatuz.

Irakaslea

  • Samira Goddi Mendizabal

    Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua.

    Kultur aniztasuneko teknikaria. Kultura arteko bitartekaria izana.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Migrazioen zergati, errealitate eta eraginaren inguruan hausnartzea.
  • Aniztasun kulturalak era positiboan kudeatuta gizartean duen balio onuragarriaz jabetzea.

Edukiak

  • Migrazioak (analisia, doluak, erronkak, atzerritartasun-legea).
  • Kultur aniztasuna (aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak).
  • Identitateen eraikuntza (jatorria, hizkuntza, kohesioa).
  • Kultur aniztasunaren kudeaketa (aurrelana egitea, praktika onak eta baliabideak).
  • Kultur aniztasuna kudeatzeko politikak Europan (estatuak, hezkuntzan).
  • Kultura arteko bitartekaritza (faktore anitzeko metodologia).
  • Zeharkakotasunaren begirada.
  • Elkarbizitza eta parte-hartzea (elkartegintza, ahalduntzeko guneak eta aukera-berdintasuna).

Metodologia

Saioak teorikoak nahiz praktikoak izango dira. Alegia, oinarri teoriko bat eskainiko den arren, hausnarketa eta eztabaida sustatuko dira. Kasu praktikoak eramango dira saiora, baina bakoitzak bere egunerokoan dituen zalantzak, ezagutzak eta erronkak denon artean eztabaidatuko dira.

Nori zuzendua

Interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1668348036.