Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Psikologia
Ikasketa-prozesua osatzen duten gainerako etapetan ez bezala, Bigarren Hezkuntzan aritzen garen profesionalentzako formazioak ez du kontuan hartzen gure ikasleen psikologia ezagutu beharra. Irudi lezake jada jende “helduarekin” ari garela, pertsona bilakatzeko prozesuaren gorabeherek desorekatzen ez dituztenak. Horrela, traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiten dugunok hutsune handia sumatzen dugu hain ezinbesteko eta garrantzitsua den honetan: harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunean. Ikastaro honen arrazoia hutsune hori betetzea da, eta helburua, gelako ohiko egoera -batzuetan zailegiak- kudeatzeko prestakuntza ahalik eta praktikoena.
Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.
Metodologia nagusiki teorikoa izango den arren, hausnarketak toki handia izanen du. Nerabeekiko lanean dabilen profesionalen baten hitzalditxoa-tailerra ere izanen dugu.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak homologatutako ikastaroa da
2021/01/08