Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika, Soziologia
Ikastaro honen bitartez, egungo gizarte edota egoera kulturaniztunak ulertzeko, kudeatzeko eta aztertzeko tresnak eskainiko dira. Egunerokoan inguratzen gaituzten egoeretatik harago, alor desberdinetatik aniztasun kulturala era positiboan kudeatuta duen balio onuragarria azalduko da.
Sakoneko ikastaroa izan gabe, begirada eta ezagutzak zabaldu nahi dira, zenbait zertzelada eskainiz eta hausnarketa sustatuz.
Ikastaroa bi astelehenetan emango da: otsailaren 15ean eta 22an.
Ikastaro hau Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua.
Kultur aniztasuneko teknikaria. Kultura arteko bitartekaria izana.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.
Saioak teorikoak nahiz praktikoak izango dira. Alegia, oinarri teoriko bat eskainiko den arren, hausnarketa eta eztabaida sustatuko dira. Kasu praktikoak eramango dira saiora, baina bakoitzak bere egunerokoan dituen zalantzak, ezagutzak eta erronkak denon artean eztabaidatuko dira. Aurrez aurreko bi saioen artean (6 ordu) , ikasleak lan bat egin beharko du (2 ordu), ikasgelan emandako erremintak erabilita eta bertan landutakoa sakontzeko helburuarekin.
Interesa duen edonorentzat.
Lazarraga Kultur Elkarteko kideek UEUko bazkideen deskontu bera izateko aukera daukate. Matrikula egitean oharretan adierazi kidea bazara.