Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honetan pedagogia sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei bestelako begirada bat eskaini nahi dio. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.
EHUn Frantses Filologian Lizentziatua, Pedagogia Sistemikoan Diplomatua (CUDEC), talde psikoterapia psikodinamikoan graduatua, AT, PNL eta Konstelazio familiarretan aditua.
EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, Pedagogian lizentziatua eta AT, PNL, konstelazio familiarretan aditua.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.
Metodologia praktiko eta fenomenologikoan oinarrituz, gaia nagusiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa hein handi batean praktikoa izango da.
Beren hezkuntza-praktikaren eraldaketa zein barne-begirada lantzeko gogoa duten irakasle zein gurasoei zuzendua dago.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak homologatutako ikastaroa da