Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa
Ikastaroa astearteetan izango da: azaroaren 10ean, 17an, 24an eta abenduaren 1ean.
Argi dago egungo gizarte digitalean sare sozialak beharrezkoak direla, bai lagunekin komunikatzeko tresna bezala baita produktu bat saldu nahi eta bezeroekin harremanetan jartzeko ere. Hori dela eta, beldurrak kendu eta horietan barneratu beharra dago. Beldur hori uxatzen saiatuko gara ikastaroan.
Kazetaritzan lizentziatua, komunikazioan aditua.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Batez ere sare sozialak lan munduan zelan erabili eta eman beharreko lehen pausoak zeintzuk diren irakastea litzateke helburu nagusia, hau da, erakunde bat zein ekintzaile baten enpresa berria sare sozialetan nola barneratu. Nola barneratu azaltzeaz aparte, erabilera ona egiten ere irakatsiko zaie ikasleei, irudia nola zaindu (korporatibismoa) eta pribatutasuna nola kudeatu.
Batez ere praktikoa izango da ikastaroa, azaldu ahala aurrean sare sozialak irekita ditugula esandakoa praktikan jarriaz.
Batez ere beren lanerako sare sozialak behar dituztenei bideratuta, ekintzaile zein langileei.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1568348031.