Ikastaroak :: Antropologia
Ikastaroa bete egin da. Interesa izanez gero, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen ordainketa.
Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 21ean, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, azaroaren 25ean, bigarrena. Ikasgelako saioak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Euskal mitologia euskal kultura ondarea da, ondare immateriala hain zuzen.
Ikastaro honen xedea honako hau da: alde batetik, euskal mitologiaren pertsonaiak eta haien arteko harremanak eta antolamendua ezagutzea, osotasuneko ikuspuntua eskainiz; eta bestetik, euskal ipuin mitologikoen balio sinbolikoa (mitoena, hain zuzen) jorratzea, mito eta mitologiaren koherentzia landuz.
Aitzinako erlijioa eta lehenagoko mundua irudikatu eta berarekin harremanetan sartzeko ikuspegi ezberdina ezagutuko dugu, gure arbasoen mundura hurbilduz.
Kontalaria, idazlea eta formatzailea. Hendaian kokaturiko Bi'Arte elkarteko zuzendaria.
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
EUSKAL MITOLOGIAREN GARAPENA: HASIERA
MAILA KONTZEPTUALA: MARI ETA HAREN GORTEA
MITOLOGIATIK HARATAGO: KULTURA
NUMEN GEHIAGO: pertsonaien eta jeinuen inguruko lana
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.
Hasteko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Ondoren ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, bost astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da, bukaerako proiektu lana elkarbanatzeko eta ebaluazioa egin ahal izateko.
Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Orokorki kultura ondarean eta bereziki euskal mitologian interesa duen orori.