Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroa bete egin da. Taldea sortuz gero, ikastaroa berriro eskainiko dugu (ikus data berriak).
Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta haren balio eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen herritarra fabrikatu/doktrinatzeko eginkizunean hezkuntza-sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuagoa eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.
Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.
Irakaslearen saio teorikoekin batera, taldeko eztabaidak/ hausnarketak/ dinamikak ere izanen du tokia. Gainera, bi orduko atelier praktikoa burutuko da ikastaroan zehar.
Maisu-maistra eta irakasleei. Haur-hezitzaileei. Eskolatzeko adina duten haurren gurasoei, eta interesa duen edonori.