Ikastaroak :: Informatika
Ikastaroa larunbatetan izango da: apirilaren 18an eta 25ean.
NoSQL datu-baseak interesa pizten ari dira azken boladan. Izan ere, datu-base erlazionalak ez bezala, NoSQL datu-baseak bereziki ongi egokitzen dira datu-masa handiak (“Big data”) biltegiratzeko eta kudeatzeko orduan. Datu-masa handiak prozesatzeko erabiltzen diren konputazio-arkitektura banatu berrietan (Hadoop, Spark, Storm eta abar), non prozesaketa hainbat nodotan modu paraleloan gauzatzen baita, NoSQL datu-baseak ezinbesteko suertatzen dira datu kopuru erraldoi horiek biltegiratzeko, konsistentzia mantentzeko eta datuok hainbat nodotatik aldi berean eskuratzeko eskaintzen duten erraztasun eta eraginkortasunari esker.
Ikastaroan datu-base hauek aurkeztuko dira, haien ezaugarri nagusiak azalduz, eta laborategi-praktikak egingo dira MongoDB NoSQL datu-basea erabiliz.
Informatikan Ingeniaria da. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra. Gaur egun, Ixa taldean ikerlari lanetan dabil eta doktorego-tesia egiten ari da.
Twitter: @zbeloki
Ikastaroaren helburuak hauek dira:
Ikastaroan gai hauek jorratuko dira:
1. Sarrera.
2. NoSQL datu-baseen ezaugarriak.
3. Desberdintasunak eredu erlazionalaren aldean.
4. NoSQL sistema ezagunenak.
5. MongoDB.
Ikastaroa bi zati nagusitan banatuko da. Lehenengo zatian, NoSQL sistemak aurkeztuko dira ikuspuntu teoriko batetik, eta ohiko eredu erlazionalaren aldean zein abantaila eta zer desabantaila eskaintzen dituzten azalduko da. Bigarren zatian, NoSQL sistema jakin bat aurkeztuko da modu sakonagoan: MongoDB. Sistema hori ulertzeko eta erabiltzen ikasteko, ikuspuntu praktikoa emango zaio ikastaroari. Praktiken helburua bikoitza izango da: batetik, MongoDBren oinarrizko eragiketak eta kudeaketa egiten ikastea, eta, bestetik, Java edo Python programazio-lengoaia eta MongoDB erabiliz aplikazio bat garatzea.
NoSQL datu-baseak ezagutzeko interesa duen edonori. Datu kopuru handiekin lan egiteko edo sistema banatuak ezartzeko asmoa edo beharra duen edonori.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1568348008