Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia
Ikastaroa larunbat hauetan izango da: azaroaren 8an eta 15ean.
Krisiak aukerak direla oso ezaguna da. Baliagarriak oso edozein pertsonarentzat.
“Ekaitz-haizeak jotzen duenean, geure burua beldurtu eta ezkutatu dezakegu pasatu arte. Edo haize-errota ereiki dezakegu, haren indarra eta energia aprobetxatuz. Gure aukera bat da eta”.
Erresilientzia, barnean dugun gaitasuna da, egoera txarretatik indartuta ateratzeko eta beharrezkoa dugu bizitza osoan zehar erabiltzea.
Ez bagenuen erabiltzen ikasi haurtzaroan, helduaroan egin dezakegu. Garai hartan gure gurasoengan kokatzen zen ardura osoa guri erakusteko, orain ordez, gure txanda da.
Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea
Ikastaro praktikoa da, eginez ikastea.
Era guztietako pertsonei, rol pertsonala edozein delarik ere, lanik izan zein ez, krisiren bat (edo krisia) pasatzen ari direnei, daukatenarekin zer egin ez dakiten pertsona desegituratuei, negatibitatean harrapaturik daudenei edota amore eman eta etsita presaz laguntza behar duten pertsonei.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348053