Ikastaroak :: Estatistika, Matematika
Ikastaroa urriaren 16an, 23an eta 30ean izango da.
R software librea da eta, beraz, edonork erabil dezake. Horretaz gain, estatistikaren arloan aukera handiak eskaintzen ditu zenbait estatistika-teknika aplikatzeko, paketeen bidez.
Ikastaroan, R software librea erabiltzeko gakoak eskainiko dira hasieran. Ondoren, estatistika deskribatzailea eta oinarrizko hipotesi-kontrasteak nola egin R-ren bidez azalduko da, hainbat adibiderekin. Hasieran, R-Commanderrekin arituko gara, baina geroago programazioa nola egin landuko da, baina norberak ez du programatu behar, oinarrizko aginduak eta scriptak eginda eramango baitira.
Matematikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea, Estatistika arloan. Estatistika-metodoen aplikazioak lantzen ditu arlo hainbat arlotan: biologian, osasungintzan,… UEUkidea.
Zenbait kontzeptu teorikoren errepaso azkarra egingo da. Ondoren, ariketen bidez ordenagailu aurrean helburuak lortzera bideratutako praktikak egingo dira.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Ikasgelan 9 ordu egingo dira eta gainontzeko 6 orduak ikasgelatik kanpo, lan praktikoa egiteko.
Estatistika erabiltzen duen eta R ezagutzen ez duen edozein pertsonari begira dago prestatuta ikastaroa. Oro har, gaian interesa daukan edonori.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348054