Ikastaroak :: Komunikazio zientziak
Nafarroako Gobernuak homologatutako ikastaroa da.
Ikastaroa larunbatetan izango da, ondoko datetan: martxoaren 15ean eta 22an.
Gero eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresaburuak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragina, handiagoa edo txikiagoa, hobea edo okerragoa, hizlari-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza hizlari gisa gure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere. Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektagailuak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenetan zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez hurren) eremuan dauden komunikazioaren zenbait alderdi eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan
Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea
Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko, lanean denbora irabazteko eta, hala bada, eztabaidak ebazteko, auto-estimua indartzeko eta besteekiko erlazioen kalitatea hobetzeko; horren guztiaren, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi-kalitate hobea lortuko ditugu.
Mintegi edo tailer hau funtsean praktikoa da. Ariketa askorekin, bizipenez beterik.
Pertsona taldeekin nahiz pertsona taldeen aurrean lan egin behar duten guztiei (eta nork ez du behar hori?).
ez dago