Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia
Ikastaro hau asteazken eta ostegunetan emango da, ondoko datetan: 2014ko otsailak 19, 20, 26, 27 eta martxoak 5, 6, 12 eta 13.
Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta honen balore eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen hiritarra fabrikatu/adoktrinatzeko eginkizunean Hezkuntza sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuago eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.
Irakaslea, haur-prebentzioan eta heziketa librean aditua. UEUko kidea.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.
Gaian interesa daukan edonori.
Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.
Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.
Izena emateko epea:
Izen ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin behar da.
Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.
NUP