Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika
Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, azaroaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran bigarrena.
Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.
Ikastaroaren helburu nagusia Moodle 2.3-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.
Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle 2.3-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.
Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.
Psikopedagogian lizentziatua.
Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.
Irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).
Ikastaroa on line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.