Ikastaroak :: Psikologia

Emozioen kultura, norberaren gaitasuna lantzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko uztailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro hau ostiral arratsaldez (17:00-21:00) eta larunbat goizez (9:00-13:00) emango da, ondoko datetan: azaroak 9, 10, 16, 17 eta 30.

Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, Kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea beharrezkoa da. Klaseak ematerakoan, orduan eta ikaslego tentsoagoa datorkigu: maitasun falta, konfidantza falta, antsietatez gainezka…Gure buruarengan ziurtasuna sendotzeak, gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.

Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren teknika ezberdinetan oinarritzen dira: Kontrol Mentala, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Ho´oponopono, Psikologia Positiboa, eta abar.

Irakaslea

  • Urko Arozena Muxika

    Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.

Helburuak

  • Kulturalki gure bizitza pertzeptzioa positiboa izan daitekela ikustea.
  • Beldur eszenikoa eta antsietatea gainditzea.
  • Gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea.
  • Zoriontsu izatea.

Edukiak

Ikastaroan gure bizitza kalitatea nabarmen hobeagotzen lagundu dezaketen tresnak ikasiko ditugu:

  • Gure burua maitatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Besteen aurrean gure burua eta gure proiektoak ziurtasunez defendatzeko tresnak.
  • Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak.
  • Kideekin eduki genitzazken konfliktoak baretu eta soluzionatzeko tresnak.
  • Inguruko energiak gure alde jartzen ikasteko tresnak.
  • Benetan nahi duguna zer den eta horren bila joateko tresnak.
  • Gure memoria nabarmen hobetu araziko duten tresnak.
  • Estresa desagertarazten lagunduko diguten tresnak.
  • Gure gorputza energiaz betetzen lagunduko duten tresnak.
  • Gure gorputza indarberritzen lagunduko duten tresnak.
  • Humanoagoak izaten lagunduko diguten tresnak.
  • Gure burua errespetatzen eta aldi berean ingurukoak errespetatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Azkarrago eta sakonago ikasten lagunduko diguten tresnak.
  • Zoriontsu izaten lagunduko diguten tresnak.

Metodologia

Azalpen teorikoak eman ondoren, ariketa praktikoak burutuko dira. Zenbaitzutan lehenengo ariketa praktikoa egin eta ondoren emango dira azalpen teorikoak.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.Bizitza kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izan nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.

Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.

Izena emateko epea: NUPeko kideentzat (ikasle, irakasle, AZLak...) irailaren 3tik aurrera. Unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 12tik aurrera.

Izena emateko: Nafarroako Unibertsitate Publikoan

  • Telefonoa: 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara
  • Web gunea: Kultura Jarduerak
  • Posta elektronikoa: actividades.culturales@unavarra.es

 

Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.

Babesleak

  • NUP