Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia
Ikastaroan maiatzaren 5ean eta 12an izango da (larunbatak).
Irakaslearen lana jendaurreko lana da, gure publikoa oso desberdina da: ikasleak, lankideak, gurasoak, etab. Irakaslearen eta aktore baten lanak antzekoak dira, irakasleak bere “publikoaren” atentzioa lortu behar du eta mezu konkretu bat helarazi nahi dio; horretarako, gorputza, arnasketa, ahotsa, espazioa, hizkuntzaren adierazteko gaitasunak, etab. landu behar ditu, hau da, aktore batek bere formazioan garatzen dituen teknika berberak.
Irakaslea, aktorea eta kantaria.
Praktikatuz, etengabe taldea publikoa izango da eta gela agertokia, bertan bizi eta barneratuko dugu dena, geure burua bideoz grabatu eta ikusi egingo dugu.
Bereziki irakasle edo irakaslegai direnei, hala ere jendaurrean aritu behar duen edonori zuzenduta dago.