Ikastaroak :: Kazetaritza, Informatika (software mailan)
Ikastaroa asteazkenetan izango da: martxoaren 28an, apirilaren 18an eta maiatzaren 16an. Oinarrizko ikastaroa egin gabe dutenek, martxoaren 21ean izango den saio teorikoa egin beharko dute.
Argazkigintza dokumentalaren helburu nagusia argazkien bidez kontakizun bat egitea da.
Lan dokumentalak bizimoduari eta gertaerei lotuta egoten dira; hala ere, ez dira albisteen morroi. Argazkilariek epe luzeagoa hartzen dute euren gaia garatzeko (argazkiak ez dituzte hurrengo egunerako egiten, kazetaritzan bezala).
Horrez gain, argazkigintza dokumentalak badu beste ezaugarri garrantzitsu bat: argazkilariak errealitatea interpretatzeko aukera eta gaitasuna izaten du.
Bi ezaugarri nagusi horiek abiapuntu harturik, eta UEUk gai honi buruzko bi ikastaro teoriko-praktiko arrakastatsu eskaini dituela kontuan harturik, prestakuntza horri jarraipena emateko “Proiektu pertsonala” deritzon ikastaro praktikoa proposatzen dizuegu.
Ikastaroaren nondik norakoak:
Ikasle bakoitzak proiektu dokumental bat burutuko du epe luzean.
Ikastaro arruntetan (saioak astero izaten dituztenetan, alegia) ikasle batzuk larri ibiltzen dira argazkiak egiteko eta lantzeko, astirik gabe. Hori dela-eta, ikastaro “luzea” egitea egoki ikusi dugu. Saio batetik hurrengora arteko tartea handiagoa izanik, ikasleek eroso lan egiteko aukera izango dute.
Ikastaro honetan prozesu osoa landuko dugu: ideiak sortzen hasten garen unetik, argazkiak antolatzen ditugun unera arteko arazo guztiei aurre egin beharko diegu, eta kasuan kasuko erabakiak hartzen ikasiko dugu.
Argazkilaria. Itzal handiko argazkilariak izan ditu irakasle eta hainbat liburu argitaratu ditu.
Ikastaroa erabat praktikoa izango da. “Argazkigintza dokumentala” ikastaroan oinarri teoriko sendoa eskaini genuenez, ikastaro honetan arlo teorikoa alde batera utziko dugu.
Gaiak honela landuko ditugu:
UEUk antolatutako “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa egin dutenak lehentasuna izango dute.
Plaza libreak geratuz gero, oinarrizko ikastaroa egin ez dutenak ere onartuko ditugu. Kasu horretan, ikasleak derrigortuta daude ikastaroa hasi aurretik ekitaldi teorikoa egitera. Ekitaldi teorika martxoaren 21ean izango da 17:00etatik 20:00etara eta aparteko matrikula izango du.
Bestalde, ikasle berriek argazki-kamera trebetasunez erabiltzen jakin beharko dute eta oinarrizko kontzeptuak menperatu beharko dituzte.