Ikastaroak :: Psikologia, Sexologia / Aholku eta gida
Ikastaro hau larunbatetan izango da, hilabetean behin, eta saio bakoitzean chakra bat landuko da:
MAITALEAK
Kontuan hartu behar da honakoa: maitasuna, bere mailarik apalenean sexua da (fisikoa da); eta bere modurik finenean errukia da. Sexua maitasunaren azpitik dago; errukia maitasunaren gainetik dago. Maitasuna erdi-erdian dago.
Jende gutxik daki zer den maitasuna. Horrela, % 99k uste du sexualitatea maitasuna dela. Ez da. Sexualitatea oso animalia da; badauka, bai, maitasuna bilatzeko gaitasuna, baina ez da benetan maitasuna, soilik potentzial bat da.
Arretatsu eta kontziente bihurtzen bazara, meditatzailea, orduan sexua maitasun bilaka daiteke. Eta zure meditazio-egoera osoa bihurtzen bada, maitasuna erruki bilaka daiteke. Sexua hazia da, maitasuna lorea, eta errukia usaina. Budak errukia “maitasuna gehi meditazioa” dela definitu du. Zure maitasuna ez denean bestearekiko desio hutsa; zure maitasuna ez denean premia bat soilik; zure maitasuna partekatzea denean; zure maitasuna ez denean eskale batena, enperadore batena baizik; zure maitasunak ezer eskatzen ez duenean, ez bada eze emateko prest dagoenean —ematearen gozamen hutsagatik—, orduan gehitu iezaiozu meditazioa eta usain gozoa askatuko da. Hau errukia da; errukia gertaera gorena da.
Maitasuna deitzen dugun hori, zerutik eta lurrerainoko harremanen sorta oso bat da. Mailarik lurtarrena da, maitasuna sexu-erakarpena da. Gutako asko hortxe gelditzen da, gure baldintzek gure sexualitatea hainbat itxarobide eta errepresioz jantzi dutelako. Gaur egun maitasun sexualaren “arazo” handiena haren iraupen eza da. Hori onartzen badugu soilik gozatu ahal izango dugu maitasuna denaz: ongi-etorria eman datorrenean eta esker onez adio esan doanean. Orduan, heldu bilakatzen garen neurrian, sexualitateaz harago dagoen maitasuna sentitzen has gaitezke, bestearen norbanakotasun bakana ohoratuz. Gure bikotea sarritan ispilu baten gisakoa dela ulertzen hasiko gara; gure barne-barneko izatearen alde ezezagunak islatuz, eta gu oso bat bilaka gaitezen laguntza emanez. Maitasun hori askatasunean oinarrituta dago, ez itxarobideetan edo premian. Haren hegoek gero eta gorago garamatzate, dena batasun bat bezala bizi duen maitasun unibertsalerantz.
Pedagogian lizentziatua. Sexologoa. Gorputz terapian aditua. Tantran formatua. Gestalt terapia. UEUkidea.
Talde-dinamikaren bidez, norberak nahi duen neurrian inplikatuz. Bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Giro goxo eta maitekor batean.
Zenbait teknika erabiliz: ariketa tantrikoak, arnasketak, masajeak, meditazioa, elkarrizketa, dantza…..
Heziketa pertsonala.
Ikastaroa ikasturte osokoa denez, nahi izanez gero, matrikularen diru-sarrera 2 zatitan egin daiteke (erdia matrikula egiterakoan eta beste erdia urtarrilean).
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua