Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia
Ikastaroa ostegunetan izango da: azaroaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta abenduaren 1ean.
Arreta-falta eta hiperaktibitatearen gero eta kasu gehiago agertzen dira gure geletan. Horiek ulertzen saiatuko gara, diziplina arteko askotariko ikuspegi batetik: neuropsikologia eta hezkuntza-korronte berriak aztertuz. Haurrak, eta beraien familiak, ulertu ahal izateko eta haiei laguntza egokia emateko baliabide praktikoak landuko ditugu, haurrentzat zein helduentzat.
Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Aktiboa eta parte-hartzailea.
Gaia ikuspegi trandiziplinarra eta “jakintzen ekologia” garatuz landuko dugu. Hau da: jakituria eta korronte anitzen arteko ekarpen eta harremanetik.
Esperientzien eta praktika onen trukaketa.
Arreta-falta eta hiperaktibitatea duten haurren guraso edo irakasleei.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua