Ikastaroak :: Argazkigintza
Hainbat urtez, argazkigintza jende kopuru murriztu baten artean egon den jarduera izan da, baina argazkigintza numerikoaren agerpenaz geroztik, argazkiak ateratzea denen esku dago. Argazkigintzarekiko gastuak apaldu dira, makinaren erabilera guztiz errextu da eta argazkiak hedatzeko ahalbide desberdin ainitz daude egun. Alta, askotan, kamera berri horiek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak ezagutzeko eta menperatzeko zailtasunak ditugu.
Ikastaro honen helburua argazkigintza numerikoaren inguruan oinarrizko ezagutzak eta metodoak ematea da. Argazkigintzaren oinarrietatik abiatuz, kamera numerikoen funtzionamendua eta erabilera sakonduko ditugu beren aukerei ahal bezain etekin handiena ateratzeko asmoz.
Ikastaroak parte teorikoa eta bestea praktikoa izanen du. Teoria eman ondotik praktikan emanen ditugu ikaspenak. Kamerak eskuan, argazki saioak egingo ditugu.
Ikastaro hau gaian interesa duen orori eta argazki kamera numeriko bat duen edonori zuzendua da. Argazkigintza munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa da.
Zure argazki tresna numerikoa ekarri.