Ikastaroak :: Internet
Internetek “denborarekin” genuen erlazioa guztiz aldatu egin du. Dena “orain” eta “azkar” nahi dugu. Zenbat denbora pasatzen ote dugu webgune bat exploratzen ? Orrialde bat irakurtzen ? Zenbat linea behar ditugu pazientzia galtzeko eta bilatzen genuen hura beste nonbaiten bilatzeko ?
Webgune baten edukia sortzerakoan edukia jasotzen duenaren buruan jarri behar gara. Galdera ez da “zer nahi dut esan” baizik eta “nola nahiko nuke irakurri, bisitari bezala, esan behar dudan hura”.
Edukia ondo antolatzea, irakurtzeko formatu atseginak erabiltzea eta maketazio erosoak sortzea da gizakien alde egiten ikasi behar duguna... baina baita makina edo errobot-entzat antzeko lan paralelo bat eraman behar dela ere. Gizakiok, informazioa era egokian ikusi nahi dugu ; era berean, errobotek ere. Zertarako errobotentzat idatzi ? Errobotak bait dira zure webgunea ikusgarria bilakatuko dutenak. Beraz hauei dagozkien normak aztertuko ditugu.
1. Gizakiontzako edukia
2. Errobotentzako edukia
Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu.
Webgune bat sortzearen beharra duen edozein perstonari, adibidez : musika taldeak, elkarteak, zerbaitetan zaletuen kolektiboak, merkatari txikiak.
Zure ordenagailua ekartzen ahal duzu (mugikorra edo portatila bada)