Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia
Ikastaroa astearte eta asteazkenetan izango da, hau da, martxoaren 29an, 30ean eta apirilaren 5ean, 6an, 12an eta 13an.
Etorkizunean izango garenarekin Haurtzaro garaiak duen garrantziaz eta arduraz jabetzeko saiakera izango da.
Haurtzaroa garai kritiko eta erabakigarri da gizakion heziketa prozesuan eta guraso zein hezitzaileon prestakuntza konkretua ezinbestekoa da gure haurren garapen osasuntsuaren alde lagungarri izan dadin.
Gure gizarteak ez gaitu abordatze integral batetara prestatzen eta honek belaunaldiz belaunaldi jaso ditugun eta inguruan ditugun ereduak errepikatzera eramaten gaitu, askotan osasun eta ongizate aldetik aztoragarriak diren jarraibide hezigarriekin.
Prebentzioko ikuspuntutik helduon esku dugun osasun irizpideak sustatu nahi dira haur eta gazteen desoreka emozionala eta alferrikako sufrimendua ekidinaz
Komunikazio Ez Bortitzan ziurtagiriduna, Psikopedagogoa, Gizarte Hezitzailea eta Haur Masaje hezitzailea. Hartueman.
Teoria aurkeztu ondoren, partaideen bizipen eta esperientzien inguruko solasaldiak.
Guraso eta hezitzaileei.
Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua