Ikastaroak :: Informatika
Ikastaroa artearteetan izango da: martxoaren 1ean, 8an, 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean eta 12an.
Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar).
Argazkigintza dokumentala eta foto-kazetaritza (erreportajea) oso hurbileko diziplinak dira. Biek helburu berdina dute: argazkien bidez kontakizun bat egitea. Hala ere, erreportajeak gaurkotasunari eta egunkarietako albisteei estu-estu loturik egoten dira. Lan dokumentalak, ordea, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira. Hara adibide batzuk: Munduko migrazioak (S. Salgado) eta pertsonen kontrako minek eragindako kalteak (Gervasio Sanchez), baina lanak apalagoak ere izan dira askotan.
Dokumental kutsuko lanetan argazkilariak bere ikuspuntua ematea oso garrantzitsua da. Beraz, errealitatea interpretatzen ere ikasiko dugu.
Argazkilaria. Itzal handiko argazkilariak izan ditu irakasle eta hainbat liburu argitaratu ditu.
Oinarri teorikoa:
Alde praktikoa:
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.
Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.
Abiapuntua hori izanik, ikasleak era askotakoak izan daitezke: argazkigintza bizibide hartu nahi duen jendea, kazetariak, artistak, hezitzaileak, etnografoak edo, besterik gabe, argazkizaleak.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua