Ikastaroak :: Argazkigintza, Informatika

Photoshop

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko abenduaren 9a

Adobe Photoshop, edo Photoshop soilik, Adobe Systemsek garatutako irudi editorea da. Irudiak edota argazki numerikoak berrukitzeko aplikaziorik erabilienetarikoa da gaur egun.

Helburuak

Irudi edo argazki fitxategi bat lantzeko oinarriak menperatzea.

Tresna ezberdinak ezagutzea, gustura lan egin ahal izateko.

Edukiak

Infografiaren oinarrizko printzipioak- Selekzio & hautaketa tresnak - Photoshopen tresna bektorialak - Marrazteko eta idazteko tresnak - Moldaketak - Histuak - Historikoa - Geruzak - Geruza bateratuak - Zuzenketa kromatikoak

Metodologia

Ikastaroak parte teorikoa eta bestea praktikoa izanen du. Teoria aurkeztu eta gero,  praktikan oinarritutako ikastaroa izanen dugu.

Nori zuzendua

Ikastaro hau gaian interesa duen edonori zuzendua da. Irudi eta argazkien lanketaren munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : iparraldea@ueu.org edo +33 559 25 60 56

Oharrak

Zure ordenagailua ekartzen ahal duzu (mugikorra edo portatila bada)

Zure argazkiak edo irudiak landu nahi badituzu USB giltza batean sar itzazu.

Bazkaririk ez da eskainiko baina etxetik ekarriz gero, bertan berotzeko eta jateko aukera bada.

Babesleak

  • ez dago