Ikastaroak :: Hezkuntza

Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urriaren 11a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko azaroaren 16a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 200,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 180,00 €. Bazkideak: 150,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urriaren 6a

Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Hizkuntzen ebaluazioaren alorreko gogoeta eta baliabideak jarriko ditugu mahaiaren gainean, erabiliko diren hezkuntza-errekurtsoei esker:

  • Irakasle hobea izaten lagunduko dizugu, aholkularitza-aditu, material didaktiko eta haien inpaktu, laguntza-sare, aplikazio eta metodologia praktikoen bitartez. Bertan, laguntza eta aukera paregabeak aurkituko dituzu.
  • Konfiantza hartzen eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu, hainbat praktika profesionaletan oinarrituta. Praktika horiek irakasle gisa izango duzun garapenean euskarri ezin hobeak izango dira, zauden etapan zaudela (LH, DBH, Batxilergoa).
  • Genero-ikuspegia, ikastaroan zehar, kontuan edukiko dugun ardatz nagusietakoa izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketan aurkituko duzu.

Irakaslea

  • Maria Jose Altube Madina

    Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.

Helburuak

  • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren baliabideak eta ebaluatzeko estrategia zein tresnak ezagutzea eta aztertzea. Ondoren, ikasitakoa praktikara eramateko aktibitate didaktikoak sortzeko eta aplikatzeko.
  • Material didaktikoak hizkuntzen munduan duen garrantzia ikusirik, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jartzea, horiek ahal diren neurrian praktikan ipintzeko (diseinua, edukiak...) ondoren aukeraketa egin ahal izateko.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen konpetentzia ebaluatzeko praktika onak identifikatzea eta aztertzea.
  • Oinarrizko konpetentzien esanahiaren inguruan gogoeta egitea eta konpetentzia horiek ebaluatzeko alderdietan sakontzea (ebaluazio hezigarria, azken ebaluazioa, ebaluazio egileak, ebaluatzeko moduak eta tresnak...). Ikasleen oinarrizko konpetentziak bultzatzerakoan, ahozko komunikazioari indar berezia ematea.
  • Nahiz eta ikastaro amaierako proiektua bakarkakoa izan, talde lanaren garrantzia azpimarratzea eta foroetatik parte hartzea sustatzea. Alegia, ikasketa-prozesu esanguratsua izatea, ezagutza elkar eraginean eraikiz.
  • Azkenik, norberaren gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

  • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak: hitzez, hitzik gabe eta baliabide digitalak.
  • Ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak.
  • Oinarrizko konpetentziak hezkuntzan.
  • Ebaluazio-motak, ezaugarriak eta bere alderdi esanguratsuenak.
  • Ebaluazio tresnak eta gelako estrategiak.
  • Ebaluazioak: metodologia eta ezaugarriak (diagnostikoak, barnekoak eta kanpokoak).
  • Hizkuntza-dimentsioak: ahozko ulermena, ahozko adierazpena (mintzamena),idatzizko ulermena (irakurketa), idatzizko adierazpena (idazmena) eta ahozko elkarrekintza.
  • Terminologia eta hizkuntza egokituak.

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Formatuaren aldetik, ikastaroa online motakoa izango da.

Ikastaroa emateko, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.

Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira.   Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Hemen,  lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko. Honetarako, talde dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz.

 

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakaslearen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.

Ikastaroa amaitzean,  izandako aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira, hala nola, ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, osatutako jarduerak, jarduera asinkronikoetan (eztabaida-foroak) egindako ekarpenak eta abarrak.

Nori zuzendua

Eskola, institutu edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatzeko eskaera bideratuta.