Ikastaroak :: Hezkuntza

Haurraren behaketa 0-3 urte-bitarteko etapan.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urriaren 5a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko azaroaren 11a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko irailaren 30a

Haur txikiak Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 etapa) hastea prozesu konplexua da inplikatuak dauden eragile guztientzat, hala nola haurrarentzat, familiarentzat eta hezitzaileentzat. Banaketa-egoera horretan, hezitzaileak, haur eta familiei laguntzeaz gain, haur horien garapenaren bidelagun izango dira. Horretarako, haurraren garapen ebolutiboa ezagutzearekin batera, beharrezkoa da haur-eskolaren kudeaketa menperatzea. Horretarako behaketa sistematikoa tresna egokia dela esan daiteke.

Ikastaro honen bitartez, haur-eskolako egunerokotasunean sortzen diren askotariko egoerei erantzun profesionala eman eta behar espezifikoak artatu ahal izateko tresna landu nahi da: behaketa.

Behaketa tresna sistematiko bihurtzen denean, haur-eskolako bizitzaren parte diren aldagai guztien bizitzan hobekuntzak ekartzeko bidea ahalbidetzen du. Beraz, behaketa alderdi integratutzat hartzen denean, egoera bakoitza ulertzera eramaten gaitu. Behaketa, orokorra izan edo interesgune batean fokuratu daiteke, ondorioztaturiko ideiak osotasun batean integratzeko.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko bi saio izango ditu:

  • Lehenengoa, ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 5ean (17:30-19:30).
  • Bigarrena, urriaren 25ean (17:30-19:30)

Saio hauek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Miren Ainhoa Aranburu Tobar

    Haur Hezkuntzako Goi Teknikaria. Garapen Motorra- Garapen Manipulatiboa eta Zaintzak (Budapesteko Loczy eskola).

  • Oihane Gamero Murua

    Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Haur Hezkuntzan diplomatua (HUHEZI), Pedagogia Sistemikoko Masterra (Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoko eskola). Garapen Motorra- Garapen Manipulatiboa eta Zaintzak (Budapesteko Loczy eskola).

Helburuak

  1. Behaketaren garrantziaz ohartzea eta haur-eskolako egunerokotasunean behaketa ohiko tresna izatea.
  2. Haur bakoitzaren garapen integrala behatzeko tresnak barneratzea.
  3. Behaketa sistematikoki egiteak ekar ditzakeen onurez jabetzea eta dokumentatzeko ohitura hartzea.

Edukiak

  1. Haurraren begirada, haurrari buruzko kontzepzioa: nola begiratzen diegu haurrei?
  2. Behaketa motak: monografikoa eta banakakoa.
  3. Behaketa-teknikak: erregistro eta galdetegia, argazki bidezkoa, bideo bidezkoa eta egunerokoa.
  4. Hezitzailearen rolaren autoebaluazioa.
  5. Landutako gai bakoitzarekin loturiko praktika kontzienteen identifikazioa.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroak metodologia parte-hartzailea eta aktiboa izango du eta online irakaskuntza saio presentzial batekin uztartuko da. Partaideen aurre-ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi-esperientzietan eta eguneroko lan-jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarrekin banatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Ikastaroaren gaia behaketa lantzea denez, praktika egiteko metodologia zenbait tresnaren trebakuntzan jorratuko da, hala nola bideo-grabaketak, informazioa jasotzeko eta aztertzeko erregistroak, galdetegiak…

Egitasmo formatibo honetarako, bost asteko ikastaroa bost bloke teoriko-praktikotan garatzeko programa diseinatu da. Lehenengo lau blokeetan, behaketaren helburuak eta oinarrizko alderdiak lantzeko, haur-eskolako egunerokotasuna behatuko da; hala nola garapen motorra, garapen manipulatiboa, zaintzen inguruko behaketa eta sozializazio-prozesuak hartuko dira aitzakia behaketa-teknika desberdinak lantzeko. Bosgarren blokean, proiektua egingo da, aurreko blokeetan ateratako ondorioak eta behaturiko haurraren inguruko deskribapena erregistratuz. Bloke bakoitzean, gainera, hezitzaileak izandako esku-hartzea deskribatuko da, proiektuaren atalean hezitzailearen rola ere definituz.

Oro har ikastaroa online izango den arren, ikastaroan garatzen diren edukiak taldean landu ahal izateko, bi saio presentzial izango dira, aurrez zehazturiko datetan.

Nori zuzendua

0-3 urte-bitarteko haurrekin lanean dabiltzan hezitzaileei zein arloan ikasle gisa dabilen orori (Haur Hezkuntzako graduko ikasleak, Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako ikasleak eta abar).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Homologazioa:

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatzeko eskaera bideratuta.