Ikastaroak :: Pedagogia

Neurosiaren prebentzioa haurtzaroan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 11a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko azaroaren 12a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUIrunea
  • Ordutegia: Ostirala, larunbata. Ostirala: 16:30-20:30/Larunbata: 09:00-14:00/15:30-18:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko azaroaren 6a

Ikastaroaren helburua da haur baten garapen prozesu konplexua ezagutaraztea, nortasunaren osaketak eskatzen duen delikateziaz ohartaraztea, eta horrek suposatzen duen zaintzaren nolakotasunaren berri ematea. Sarriegi egoten delako helduen eta haurren arteko zailtasun askoren oinarrian garapenari buruz helduok dugun ez-jakintasuna, eta garrantzitsua da jakitea zer den haur bati adinaren arabera eskatu dakiokeena, eta zer den une bakoitzean benetan eta ongi zaindu beharrekoa. Garapenean kalterik ez eragiteko nola jokatu behar dugun ikas dezagun, eta haurra osasuntsu hazi ahal izan dadin horrela, bere buruaren jabe, bere bizitzaren egile, ongi sozializatuta eta potentzialki dituen gaitasun oro martxan.

Informazio gehiago, irakasleari Unibertsitatea.net atarian egindako elkarrizketan.

Irakaslea

Helburuak

  • Haurtzaroko bizipenek nortasunaren garapenean duten eraginaz ohartaraztea.
  • Haurtzaroko garapen psikoafektiboaren logikaz jabetzea.
  • Haurrek behar dituzten bidelagunen nolakotasunaz hausnarketa egitea.

Edukiak

  • Neurosia: indibiduala eta soziala.
  • Giza-garapenaren logika: nola egiten gara heldu oso?
  • Autorregulazioa vs Frustrazioaren teoria
  • Giza-garapenaren fase ezberdinak: bakoitzaren esanahia eta funtzioa.
  • Karakterra vs ni-a.
  • Helduon baitan bizi den haurraren zauriak identifikazea.
  • 0-7 urteen garrantzia: hauskortasuna eta mendekotasuna.
  • 0-3 urteak: ahotasunaren garaia. Separazio-indibiduazio prozesua. Garapen emozionala.
  • 4-7 urteak: Garapen psikologikoa. Estrukturazioa.
  • 7 urteetatik aitzina: egonkortasuna, aurre-nerabezaroa, nerabezaroa.
  • Muga eta askatasunaren neurria adin tarte bakoitzean.
  • Haurren bidelagun izatea: nolako heldua adin tarte bakoitzean?
  • Harreman afektiboa: bi forma ezberdinen arteko elkarrizketa. Ongizatearen garrantzia.
  • Indibiduazioa eta sozializazioa. Ni izan, taldean integratu.
  • Haurren beharretara egokitutako eskolaren nolakotasuna.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktiko-bibentziala izango da.

Nori zuzendua

Haurrekin harremana duen edozein helduri.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du ikastaro hau.

Homologazio-zenbakia: 270/2022, ekainaren 30ekoa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.