Gradu eta graduondokoak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa, Filologia, Filosofia, Historia, Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Terminologia, Antropologia, Hezkuntza, Kazetaritza, Informatika (software mailan), Teknologia
Aditu-titulu hau HDen alorraren ikuspegi orokor baina zabal bat emateko helburuz sortu da, eta Goimailako Online Institutuak eskainiko du, UEUren eta UPV/EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, 2022-2023 ikasturtean bigarren aldiz.
Digitalizazioaren eraginez, paradigma-aldaketa gertatzen ari da gaur egun, bai giza eta gizarte-zientzietan, bai eta kultur sorkuntzan eta zientzietan ere: informazioa digitalki sortzen, gordetzen eta zabaltzen dugu, eta horrek testuinguru berri batera ekarri gaitu. Testuinguru horretan kokatzen da Humanitate Digitalen alorra, eta horixe da, hain zuzen, graduondoko honen ardatza: Humanitateen eta teknologia digitalen arteko elkargunea.
Hona hemen graduondokoaren aurkezpena Uxoa Iñurrieta zuzendariaren eskutik.
OINARRIZKO INFORMAZIOA
Izena emateko HEMEN.Informazio gehiagorako: Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426
Aditu tituluak 3 modulu eta proiektu baten garapena biltzen ditu.
MODULUAK:
1. modulua: HD: paradigma aldaketa (3 ECTS)
Graduondokoari hasiera emateko, Humanitate Digitalak (edo eHumanitateak) zer diren aztertuko da, abiapuntu kontzeptual batetik: alorraren askotariko definizioak, korronte intelektual eta ideologikoak, eztabaida historiko garrantzitsuenak… Horrekin batera, eHumanitateetako metodo berriak eta proiektu digitalen ezaugarriak aurkeztuko dira, bai eta informazioa prozesatzeko tresnak eta informazioa gordetzeko, zabaltzeko eta kuratzeko zenbait ikerketa-azpiegitura ere.
Hauek dira modulu honetan landuko diren gaiak:
1.1. Humanitate Digitalak definituz: korronteak, metodoak, praktikak eta proiektuen ezaugarriak (1 ECTS). XABIER LANDABIDEA
1.2 Humanitate Digitaletako tresnak eta azpiegiturak (1 ECTS). MIKEL IRUSKIETA
1.3 Humanitate Digitalen Ikuspegi kritikoa (1 ECTS). OIER IMAZ
2. modulua: HD-ko diziplinak eta eremuak (5 ECTS)
Behin sarrera orokor horren ostean, Humanitate Digitalen barruko zenbait diziplinari erreparatuko zaie, haietan zer gai landu ohi diren ezagutzeko eta aztertzeko nola eraldatu diren diziplinok lan-metodo eta baliabide digitalen eraginez.
Modulu honetan landuko diren gaiak:
2.1. Hezkuntza digitala: konpetentzia eta eredu berriak (1 ECTS). RAKEL GAMITO
2.2. Komunikazioa eta eraldaketa digitala (1 ECTS). XABIER LANDABIDEA
2.3 Antropologia eta historiografia digitala (1 ECTS). JENNIFER ISASI
2.4. Hizkuntzalaritza konputazionala eta hizkuntza-teknologien ekarpena (1 ECTS). UXOA INURRIETA
2.5. Liburutegiak, artxiboak, museoak eta kurazio digitala (1ECTS). DAVID LINDEMANN
3. modulua: HDren alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak (3 ECTS)
Azken moduluak HDen alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak eskainiko ditu. Datuak analizatzeko eta bistaratzeko zenbait tresna aurkezteaz gain, programazioaren oinarrizko ezagutza batzuk ere landuko dira.
Modulu honetan landuko diren gaiak:
3.1. Oinarrizko programazioa (1,5 ECTS). OLATZ PZ DE VIÑASPRE
3.2. Corpusen prozesamendua: fitxategiak eta weba (1,5 ECTS). OLATZ PZ DE VIÑASPRE
PROIEKTUAK (4 ECTS)Aditu-tituluari amaiera emateko, ikasle bakoitzak HDen inguruko proiektu pertsonal bat garatu beharko du, gustuko duen diziplinaren batean. Lan hori tituluko irakasleren baten gidaritzapean egingo da.
Graduondokoa ONLINE izango da aurrez aurreko 3 saiorekin.
Online esatearekin, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez ematen ditugula esan nahi dugu, UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa jarraituz.
Orokorrean gai bakoitzak aste bat irauten du eta ikasleak bere lana antolatzen du aste horren barruan eskatzen diren egitekoak aurrera eramateko.
UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.
Izena emateko epea irailaren 30era arte zabalik egongo da.
Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko daurriaren lehen hamabostaldian.
Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.