Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia
Ikastaroaren datak: urriak 11- azaroak 15
Aurretik gertatutakoaren oinordekoak gara, ezinbestekoa da nondik gatozen jakitea, nor garen edo nor izan nahi dugun jabetzeko. Gure historiaurrea ezagutzea eta arbasoak zein diren jakitea, gure identitatearen definizioan inportantzia duen elementua da, baita gure autoestimu kolektiboan ere. Bide horretan, pertsona arrunten bizi esperientziak garrantzitsuak dira, baina, badirudi gizonak direla biografia bat merezi duten pertsonaia bakarrak. Emakumeen bizitzak tradizio patriarkaleko eremuetan gertatzen direnez, emakumeak ez dira protagonista sentitzen, ezta hala izaten ere, beraien bizitzetako protagonistak gizonezkoak baitira.
Bide horretan, gure genealogia feministak arakatu nahi ditugu eta munduari feminismotik begiratu. Hain juxtu emakumeon ibilbide eta ekarpen kultural, politiko, sozial nahiz historikoari jarriko diogu arreta. Beraiek egindako lanari esker baikara gu ere garenak.
Emakumeon ekarpenen inguruko ikerlan, bilduma eta azterketa zenbait badauden arren, oraindik badago bakoitzak zer arakatu eta zer ulertu. Bide horretan saiakera bat da ikastaro hau, orain arte bildutako zenbait informazio, testigantza, testu eta metodologia feminista konpartitzeko helburua eta nahia dugu.
Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean feminismotik lantzeko proiektu bat egitea delako. Praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango du norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.
Ikastaro amaieran, proiektu horiek taldean partekatuko dira, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Gizarte antropologian eta Politika zientziak eta kudeaketa publikoan (EHU) graduatua. Ikasketa Feministak eta Generoko masterra (EHU).
Mugimendu Feministako kidea eta Emagin Elkartean formatzailea.
1. FEMINISMOAREN OINARRIZKO LURZORUA.
2. ATZERA BEGIRADA: GURE GENEOLOGIA FEMINISTAK.
3. HEZKUNTZAN ARAKATUZ: PEDAGOGIA FEMINISTARANTZ.
4. PRAKTIKA FEMINISTAK ARLOZ ARLO.
5. AZKEN PROIEKTUA.
lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da.
lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.
Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako baliabide teknologikoak erabiliz. Talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.
Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta laguntza izango dute. Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxean gaia lantzeko tresnak edo materialak sortzea izango da.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.
• Ikastaroa DOAKOA da.
• Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.
Homologazioa
Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.
Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere homologatu du.
Homologazio-zenbakia: 54/2022, otsailaren 22koa. Hiru kreditu (3) eskuratu ahal izango dira.