Udako Ikastaroak :: Demografia, Ekonomia, Soziologia, Osasuna
Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko.
Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak #ElkarEkin antolatu dute.
Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu.
Edonori. Euskal Herriaren etorkizuna, euskararena, zaintza eredu berri eta demokratizatzaileak, pentsio sistema, lurralde oreka eta besteren gainean interesa duen edonoretzat.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:45-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:30 |
Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
|
|
09:30-10:30 |
H2040: zer dio prospektibak?
|
|
10:30-11:00 |
Atsedenaldia. |
|
11:00-11:45 |
Irakurketa demografiko bat: kopuruetatik bizitza duinetara.
|
|
11:45-12:30 |
Gizarte zerbitzu sistematik, zaintza sistemara: trantsizio baterako gakoak.
|
|
12:30-13:15 |
Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaria. |
|
15:00-15:45 |
Euskal Herria 2040: Utopiaren arkitekturak neomaterialismotik.
|
|
15:45-17:00 |
Usurbilgo Zaintza Ekosistema egitasmoa. (hitzaldi ibiltaria)
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-10:15 |
Euskara 2040an: norantz goazen.
|
|
10:15-11:00 |
Hizkuntza-ekologiatik: zenbat izango gara eta nola biziko gara?
|
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:15 |
Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa. |
|
12:30-13:00 |
H2040 bertso trama futurista.Tramagilea: Leire Vargas. Bertsolariak: Aner Peritz eta Amaia Iturriotz. Ondoren, sagardo topa! |