Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 20.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 22a

Pasa dira 15 urte euskal hezkuntza komunitateak “Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma” diseinatu zuenetik, etorkizuneko Euskal Herriko subjektuek gutxienez beharko zuketena gogoan izanik eta sare guztiak elkar hartuta. Era berean 2004-2009 urteen artean UEUren udako ikastaroan “Curriculumaren euskal dimentsioa, Euskal Curriculuma, zertaz ari gara?” izenburupeko lau ikastaroa burutu genituela baita euskarazko ikasmaterialen azterketa eta kultur transmisioaren analisiaren erakusketa burutu genuela. Horretaz gainera, lan-talde bat sortu genuen gerora ere hastapenean aipatutako egitasmoan txertatuta egon zena baita “Euskal Unibertsitatea”ren proiektuan ere gaineratu zena.

Urteak pasa dira eta Euskal Herria asko aldatu da eta une egokia izan daiteke berriz ere elkartu eta curriculumaren gainean gogoeta egiteko. Gainera, Euskal Herriko mendebaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz ere hezkuntza lege berriaren eztabaida zabalduta dagoen momentuan, egokia izan daiteke euskal hezkuntzaren aldeko indarrak berretsi eta harren gaineko hausnarketa egiteko. Baliatu testuingurua kontuan hartuko dena euskal curriculuma izan dadin. Bi aldetik egin daiteke gogoeta hori:

Batetik, aztertu zenbateraino gauzatu den orduan diseinatutako euskal curriculuma, zenbateraino izan den hezkuntza komunitatearen ardatz, eskuratu ote diren helburu jarritako konpetentziak.

Bestetik, ikusi gaur egungo euskal gizarteari oraindik ere behar bezala erantzuten ote dion. Globalizazioak, migrazioak, krisi klimatikoak, pandemiak… aldaketa ugari ekarri ditu. Feminismoak ere emakumeari bere lekua emateko beste urrats bat egin du eta mundu ikuskera berritzea dakar. Erantzuten ote dio duela 15 urtekoak gaur egungo errealitateari? Gogoan izan ote ziren orduan gai/arazo/esparru horiek? Eguneratu behar ote da zerbait? Zein arlotan eguneratu beharko litzateke? Beharrezko konpetentziak eta edukiak gauzatzeko metodologiak egokitu ote dira? Berriak sortu?

Ez da jardunaldiaren asmoa curriculuma eguneratzea, horrek bestelako dinamika bat beharko bailuke, helburua litzateke gogoeta zabaltzea eta gaur egungo errealitatera egokitu behar bada, zein eremutan egin beharko litzatekeen identifikatzea. Eta urteotan izan duen baino erreferentzialtasun handiagoa behar badu, hori nola lortu aztertzea.

 

Jardunaldi hau UEUk, Elkar Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak #ElkarEkin antolatu dute.

 

Laguntzailea: San Telmo museoa.

Egitaraua

2022-06-29
Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Ongi etorria eta jardunaldiaren hasiera, 50.urteurrenen testuinguruan.

  • UEU
  • Elkar
09:15-09:45

Sarrera hitzaldia: EC errepasoa.

  • Lore Erriondo Korostola, UPV/EHU, Hezkuntza Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultatea. UEUkidea.
09:45-10:15

Hitzaldia: EC irakurketa kritikoa.

  • Iratxe Retolaza Gutierrez, Euskal Filologian lizentziatua. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea. UEUkidea.
10:15-11:45

Esperientziak.

Partaideak :

  • Irale.
  • EIBZ. Miren Oteiza eta Miren Basurto. 
  • Oinherri, herri hezitzaileak. Maite Azpiazu.
  • Seaska. Aritz Bereziartua.
  • Ikaslekar. Edurne Soraluze.

Dinamizatzailea: Ainhoa Larrañaga Elortza ( HUHEZI)

11:45-12:15

Atsedenaldia.

12:15-14:00

Adituak eta arituak.

  1. Kafe Tertulia.
  2. Adituen ekarpenak.
Gonbidatuak:
  • Nora Salbotx
  • Eneko Bidegain
  • Idurre Alonso
  • Haritz Azurmendi
  • Ibai Iztueta
14:00-14:30

Ondorioak eta aurrera begirakoak.

  • Antolaketa Batzordearen izenean: Anjeles Iztueta Azkue, matematikaria, irakaslea eta UEUkidea.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldiaren ostean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).

Etiketak

UI50, Donostia