Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikazioa, Osasuna
Egia-ostearen garaian bizi gara, emozioak eta sentimenduak egiari eta ebidentzia zientifikoari gailendu zaizkion aldia. Pandemian are nabarmenago geratu da hau. Baina, zein ekarpen egin diezaioke zientziak aldi honi? Zein leku eman behar diogu zientziari garai berri honetan? Zein paper jokatu behar dute hedabideek? Eta sare sozialek zer ondorio dute honetan guztian? Filosofiaren, zientziaren eta kazetaritzaren ikuspegitik helduko diogu gaiari.
Jardunaldi hau UEUk eta Elhuyarrek #ElkarEkin antolatu dute.
Edonori, kazetariak, zientzialariak, filosofoak, gaian interesa daukan edonori…
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:45-10:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
10:00-10:15 |
Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
|
|
10:15-10:45 |
Negazionismoa, pandemia berria?
Aurkezlea: Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea. |
|
10:45-11:30 |
Zientzia egia-ostearen garaietan.
Aurkezlea: Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea. |
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia. |
|
12:00-12:30 |
Egia-ostea filosofiatik ikusita.
Aurkezlea: Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea. |
|
12:30-13:45 |
Mahai-ingurua: zientziaren eta kazetaritzaren arteko harremana egia-ostearen garaietan.
Moderatzailea: Ana Galarraga Aiestaran, zientzia-komunikatzailea, Elhuyarko kidea. |
|
13:45-14:00 |
Itxiera.
|