Ikastaroak :: Hezkuntza

SolastUEU: sareko hitzaldiak.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko otsailaren 23a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko abenduaren 31a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 18:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu

"SolastUEU" sareko hitzaldi zikloa da, UEUren 50. urteurrenaren egitasmoaren barne sortu dena. Hilean behin UEUrentzat zein unibertsitateko komunitatearentzat interesgarriak diren gaiak jorratuko dira.

Edukiak

UEUren WEBMINTEGIAK:

2020-12-01 - "Unibertsitateko ikasketak euskaraz eta online"

Euskarazko online unibertsitatearen gaia berrartu du UEUk 2020an. Momentu egokia izan daitekeelakoan gaude: digitalizazioan sakontzeko deia luzatu dute Europatik, pandemiarekin online bidezko hezkuntzaren aukerak ezagunagoak eta beharrezkoagoak bihurtu dira, Eusko jaurlaritza berria dago... Aldaketa garai honetan unibertsitate mailako euskarazko online ikasketak eskaintzea erronka da, eta erronka horri erantzuteko momentua izan daitekeela uste dugu. Modu koordinatuan eta lankidetzaren bidez.

Egitaraua:

.- Sarrera eta aurkezpena: Anjeles Iztueta.

.- Gonbidatuak:

  • Carles Sigales: UOC, 25 urteko esperientzia.
  • Xabier Barandiaran: Online unibertsitatea eta eraldaketa digitala.
  • Juanjo Alvarez: Online unibertsitatea Europako testuinguruan.
  • Jon Barrutia: Online ikasketak Euskal Unibertsitatearen sisteman.
  • Jon Altuna: Online ikasketak eta berrikuntza.
  • Iñaki Alegria: UEUko azterketa, gaur egungo egoera eta datuak.

.

2021-11-17 - "Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak".

Une honetan, ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste.

UOC-ekin lankidetzan, "Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa" liburua itzuli berri dugu eta hau aitzaki bezala hartuta, bertako ordezkariak gonbidatu ditugu webmintegira. Ondoren, Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako ordezkarien parte hartzea ere izango dugu, bakoitzak bere testuinguruaren berri emateko.

Egitaraua:

.- Ongi etorria: Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)

.- Sarrera: Albert Sangrá (UOC. "Decálogo para la mejora de la docencia online" egilea)

.- Mahai-ingurua:

  • Ainhoa Latatu (UEU. GOI Ikastegi Atxikia)
  • Javier Portillo (UPV/EHU. WebLearner ikerketa taldeko kidea)
  • Amaia Arroyo (Mondragon Unibertsitatea. Gizarte Digitalerako hezkuntza eta Komunikazioa alorra)
  • Maitane Cortés (Deustuko Unibertsitatea. Deusto Online)
  • Pablo San Román (Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Hezkuntza Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia)

Moderazioa eta amaierako ondorioak: Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)

>>> ikusi mintegi honen harira Abel Camachori egindako elkarrizketa: Abel Camacho: “Euskal Unibertsitatea sortzea da gure azken xedea eta, bide horretan, Euskal online unibertsitatea bideragarria dela ikusten dugu”

Egitaraua

2022-02-23
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Euskarazko unibertsitatea: bost hamarkadako talaiatik etorkizunera begira.

Hizlariak:

  • Iñaki Alegria Loinaz, Informatikan doktorea eta UEUko Zuzendari-ohia.
  • Lore Erriondo Korostola, Pedagogian doktorea eta UEUko Zuzendari-ohia.
  • Xabier Isasi Balanzategi, Psikologian doktorea eta UEUko Zuzendari-ohia.

Moderatzailea: Ane Sarasua Aranberri, UEUko Idazkari Nagusia.

> Ikusi saio honen bideoa.

2022-03-28
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

"Aldiri Arkitektura eta abar" aldizkariaren esperientzia.

Hizlariak:

  • Ibai Gandiaga Perez de Albeniz, arkitektoa, Aldiriko kidea, UEUkidea eta  Adi! Bulegoko kidea.
  • Ula Iruretagoiena Busturia, arkitektoa, Aldiriko kidea, UEUkidea eta UPV/EHUko irakaslea.
  • Itsaso Larramendi Elexgaray, arkitektoa, Aldiriko kidea.
  • Ianire de Andres Olabarria, arkitektoa, Aldiriko kidea.

Moderatzailea: Anartz Ormaza Ugalde, arkitektoa, UEUko Arkitektura sailburua.

> Ikusi saio honen bideoa.

2022-04-05
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Online irakaskuntza.

Hizlariak:

  • Abel Camacho Romero, Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.
  • Ireide Arriolabengoa Igarza, UEUko aholkulari pedagogikoa eta online irakaskuntzako arduraduna.
  • Rakel Gamito Gomez, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, UPV/EHUko irakaslea. UEUko Pedagogia sailburua.

Moderatzailea: Ane Sarasua Aranberri, UEUko Idazkari Nagusia.

> Ikusi saio honen bideoa.

2022-05-17
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Udako Ikastaroak

Hizlariak: Irati Iciar eta Mari Karmen Menika.

Moderatzailea: Idoia Torregarai.

2022-06-21
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Artea eta akademia.

Hizlariak: Oier Araolaza, Miren Josu Arriolaengoa, Beñat Gaztelumendi, Ismael Manterola, Isusko Vivas.

Moderatzailea: Zihara Enbeita.

2022-09-13
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Komunitatea.

Hizlariak: Mari Luz Esteban, Iker Iraola.

Moderatzailea: Idoia Torregarai.

2022-11-15
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Euskal produkzio zientifikoa

Hizlariak: Oskia Agirre, Uxune Martinez, Marije Bidaguren.

Moderatzailea: Ane Sarasua.

2022-12-13
Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-20:00

Gazteak, unibertsitatea eta etorkizuna.

Hizlariak: Maialen Akizu, Jon Mentxakatorre, Aitor Salaberria. Eider Urkola.

Moderatzailea: Idoia Torregarai.

Matrikulaziorako argibideak

Saio hauetan parte hartzeko GONBIDAPENA eskatu behar da.

  • Gonbidapena lortzeko idatzi komunikazioa@ueu.eus (Idoia Torregarai) helbidera.

Etiketak

UEU50