Ikastaroak :: Hezkuntza, Medikuntza

Haur eta gazteen kontrako sexua abusuak

  • Hasiera-data: 2022(e)ko apirilaren 28a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko ekainaren 1a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: https://labur.eus/JasoIkastola
  • Ordutegia: Larunbatak, astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko apirilaren 21a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak eta ordutegiak:

• Apirilaren 28an, ikastaroaren hasiera: UEUren plataforma birtualetik.

• Apirilaren 30ean, aurrez-aurreko lehen saioa: 10:00-13:30 (3 ordu)

• Maiatzaren 28an, bigarren aurrez-aurreko saioa: 09:00-14:00 (5 ordu)

• Ekainaren 1ean, ikastaroaren amaiera UEUren plataforma birtualean.

Lau neskatoetatik batek eta 7 mutikoetatik batek sexu abusuak pairatu ditu, pairatzen ari da edota pairatuko ditu orokorrean 13 urte bete baino lehenago gainera, ezgaitasun bat duten haurrak abusu sexualak jasateko 10 aldiz probabilitate gehiago dute. Eraso hauen % 65-85a familiako edota inguru hurbileko pertsona batek burutzen ditu. Datu honi gehitu behar zaio, bortxaketa kasuen % 20 erasotzaileak adin txikikoak direla, beraz ez litzateke arraroa izango gaur egungo profesionalek erasotzaile eta biktima espazio berean (eskolan) izatea. Esan beharra dago problematika kultura, arraza eta maila ekonomiko guztietan ematen dela, soilik maila ekonomiko altuko familiekin maiz babes zerbitzuek kontakturik ez dutela, izan ere, ikertzaileek ohartarazten dute estatistika ofizialek arazoaren dimentsio erreala gutxiesten dutela. Nahiz eta egoera larria izan haur eta gazteekin harremana duten profesionalen hasierako prestakuntzan (unibertsitateko graduetan), ez da gaia lantzen, ezta profesional hauen barne formakuntzetan ere.

Irakasleak

  • Amaia Arbeloa Miranda

    Medikuntzan eta zirujian Doktorea. Lehen Arretako pediatra. Euskal Herriko Pediatria Elkarteko Pediatria Sozialeko Taldearen koordinatzailea.

  • Maitane Urizar Elorza

    Haur eta lehen hezkuntzako irakaslea eta haur eta gazteen kontrako sexu abusuen gaian aditua. Gaia jorratzen duen Gure Sarea Elkarteko koordinatzailea.

Helburuak

  • Haur eta nerabeen aurkako sexu abusuekiko sentikortzea.
  • Problematikari buruzko ezagutza minimoak jorratzea.
  • Detekzio goiztiarra ahalbidetzea.
  • Profesionalen esku-hartze egokia sustatzeko bitartekoak eskaintzea.

Edukiak

1. Modulua (gaian kokatzea): Kontzeptuaren esanahia eta kokatzea. Sexu abusua botere gehiegikeria bezala. Ikerketek gaiarekiko eskaintzen dituzten datuak: erasotzaile eta biktimak, abusuaren agerraraztearen adin tarteak, maiztasuna, etab. Teknologia berrien bitartez sortu diren arrisku eta eragile positiboak.

2. Modulua (detekzio goiztiarra eta sexu abusuaren ondorioak): Haurren testigantza faltsuaren mitoaren lanketa. Haurren testigantzan sinestearen garrantzia eta honek haurren kontrako sexu abusuen ondorioetan duen eragina. Sexu jolas edota esplorazio sexual eta abusu sexualen arteko desberdintasunak. Haurren kontrako sexu abusuen adierazleak (0-21 urte). Errebelazio baten aurrean kontutan hartu beharreko irizpideak. Disoziazio eta akomodazio mekanismoen azalpen eta adibideak. Testigantza jasotzerako orduan jarraitu beharreko irizpideak

3. Modulua (kasuen aurreko jarduketa): Notifikazio eta salaketa datuak, Nafarroan indarrean dauden protokoloak, erabilgarriak izan daitezkeen bestelako gidak, jarduketa irizpideak.

4. Modulua (azken lana): haurren kontrako sexu abusu baten aurrean jarduketa, biktimaren tratatzeko irizpide minimoak.

Metodologia

Gaiaren esentzia kontuan izanda, ikastaroa era aktiboan garatuko da. Metodologia partehartzailea bultzatuko da, beti ere gaiak eskatzen duen diskrezioa eta anonimotasun maila zainduz. sarean lan egingo da. Partehartzaileek informazioa eta edukiak jasotzeaz gain, beraien iritziak, azterketak, dudak eta ezin egonak konpartitzea dugu xede nagusia.

Bestalde, ikastaroaren luzaera 4 astekoa izango da. Blended Learning edo ikastaro erdi presentzialen egitura eta ezaugarriak jarraituz, lehenengo astean 3 orduko saio presentziala egingo da. Bertan elkar ezagutu, gaiarekiko sarrera egin, erabiliko diren baliabide digitalen azalpena eta ikastaroaren nondik-norakoen azalpena egingo da. Hurrengo 3 moduluak plataforma digitalaren bitartez kudeatuko dira eta azken saio ere aurrez aurreko 5 orduko saioa izango da. Azken saioan, kasuen aurreko jarduketa landuko da, Nafarroako protokoloak eta erabilgarriak izan daitezkeen bestelako gida eta dokumentuak landuz. Azken lan bezala,planteatuko zaien egoera baten bitartez kasu praktiko bat egin beharko dute.

Ikastaroko formatzaileek edukiak lantzeaz gain, gidari rola hartuko dute, sare sozial itxian hausnarketa eta eztabaida sustatuz. Ikastaroaren diseinuari esker, jardunean dauden irakasleriak ezagutzak barneratzeaz gain, komunitatean gogoeta egin eta esperientziak elkarbanatzeko bideak izango dituzte.

Nori zuzendua

Haurrekin eta gazteekin harreman zuzena duten pertsonentzat.

Pediatria eta hezkuntza eremuko profesionalei eta ikasleei zuzendua.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 54/2022, otsailaren 22koa. Bi kreditu (2) eskuratu ahal izango dira.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.