Ikastaroak :: Hezkuntza

Flipped classroom: gela hankaz gora!

  • Hasiera-data: 2022(e)ko ekainaren 27a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Iruñea - Ezpeleta jauregia-Nafarroako Eskola Kontseilua
  • Nola heldu: https://labur.eus/EzpeletaJauregia
  • Ordutegia: Astelehena, asteartea, asteazkena. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 20a

Ikastaroaren datak: ekainak 27, 28 eta 29.

Irakaskuntzaren estilo tradizionalean, irakasleek ikasgai bat eskaintzen diete ikasleei eta gero klaseak edo etxeko lanak antolatzen dituzte. Flipped Classroom edo gela irauliaren definizioa metodo tradizionalaren alderantzizkoa da:

Gela iraulian ikasleek barneratze eta lanketa jarduerak burutzen dituzte, gaiaren azalpena etxean ikusi ostean. Asmoa ikasleek materiala edo hasierako ikaskuntza aurrez ikustea da, kontzeptuak beren erritmoan ikas ditzaten. Ikaslearen ikasketa-prozesua aktibatzea da helburua.

Irakaslea

  • Garazi Zabaleta Mendizabal

    Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Hezkuntzan betidanik izan duen interesak Pedagogia ikastera eraman zuen (UNED, 2016-2019). Musikaria da, Musika Konposizioan graduatua (CSMN, Nafarroa, 2019) eta betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari nahiz bizitzarekiko begirada holistiko bat mantentzeari. IKHASIko kidea.

Helburuak

• Flipped Classroom zer den ezagutzea.

• Flipped Classroom kasuak ezagutzea

• Flipped Classroomaren alde onak eta txarrak ezagutzea

• Flipped Classroom egiteko baliabideak ezagutzea

Edukiak

• Flipped Classroomen definizioa

• Flipped Classroomen adibide errealen azalpena

• Flipped Classroomaren baliagarritasunaren inguruko hasnarketa

• Flipped Classroom egiteko baliabideak ezagutzea:

◦ Hezkuntzarako baliabide egokiak bilatzea

◦ Hezkuntzarako baliabideak sortzeko tresna erabilgarriak ezagutzea

◦ Ebaluaziorako baliabideak ezagutzea.

Metodologia

Hona hemen formazioak jarraituko duen eskema:

• Hasierako galderak: aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa.

• Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.

• Praktika: ikasleek adibide praktiko batzuk ikustea.

• Hausnarketa: egindakoari buruz hausnartzeko denbora.

• Ebaluazioa: nork bere burua eta taldeko lana ebaluatzeko tartea.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun, eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzendua

• Digitalizazioa gelan gailuak sartzea baino gehiago izatea nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

• Flipped classroom edo gela irauliaren ereduan sakondu nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 54/2022, otsailaren 22koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, maiatzaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.