Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza

Irakurketa erraza

  • Hasiera-data: 2022(e)ko ekainaren 27a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Iruñea - Ezpeleta jauregia-Nafarroako Eskola Kontseilua
  • Nola heldu: https://labur.eus/EzpeletaJauregia
  • Ordutegia: Astelehena, asteartea, asteazkena. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 20a

Ikastaroaren datak: ekainak 27, 28 eta 29.

Irakurketa Errazak irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio eta irakurtzeko edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (biztanleriaren %30a). Hezkuntzaren alorrean, irakurketa sustatzeko eta ikasleekin komunikazioa hobetzeko IE funtsezko tresna da. Irakurketa ikasketa prozesua errazteko tresna bezala erabili nahi duten irakaskuntza eta pedagogia eremuko profesionalei zuzenduta dago eta interesa arrazoi ezberdinengatik irakurketa ulermen zailtasunak dituzten ikasleengan jartzen du: aldi baterako zailtasunak dituztenengan (etorkinak, analfabetismo funtzionala, eskolatze gutxikoak, arrazoi ezberdinengatik irakurketa baztertu dutenak…), zein zailtasun iraunkorrak dituztenengan (desgaitasun eta nahasmen anitzak).

Hezkuntzako profesionalek tresna honi esker ikasgelako egunerokoan ikasleentzako egokiak diren informazio eta ikasketarako material egokiak eskaini ditzakete, ikaslearekin eta familiekin modu eraginkorrean komunikatzeko gai izango dira, ikasleek ikasgelan eta beste tokietan irakurketaz gozatzeko eta ezaguerak lortu eta zabaltzeko tresna bezala ezarri eta erabili ahal izango dute.

Irakaslea

  • Nerea Aizpurua Iraola

    Itzulpengintzan eta Interpretaritzan lizentziatua. Ondare kudeaketan Masterra. Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza lantaldeko kidea.

Helburuak

• Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren printzipioak garatzeko oinarrizko jarraibideak eskaintzea, hezkuntzaren arloan IE materialen erabileran trebetasuna lortuz.

• Irakurketa Errazean (IE) materialak egiteko teknika eta kontzeptua bera ezagutzea, hezkuntza inklusiborako, informazioa eskuratzeko eta irakurketa demokratizatzeko tresna gisa.

• Metodologiak eta konpetentziak eskaintzea Irakurketa Errazean mota askotako materialak egokitzeko, sortzeko eta diseinatzeko: ikas-materialak, literatura, tokien seinaleztatze irisgarria, familiekiko komunikazioa…

• IE materialetatik abiatuta ikastetxean ekintzak diseinatzeko metodologia ematea: ikasleen artean irakurketa eta ulermena bultzatzeko. Horrela, parte-hartzailearen ikastetxean adibide eraginkorra izango den Irakurketa Errazeko irizpideak dituen materialak eta jarduerak sortuko dira.

Edukiak

Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala:

• Informazioaren irisgarritasuna.

• Irakurketa Erraza hezkuntza inklusiorako tresna moduan.

Irakurketa Erraza kontzeptua:

• Printzipioak.

• Araudia.

• Zein publikorentzat da

• Jatorria eta garapena. Nazioarteko sareak.

• Euskadin eta Espainiako ezarpena.

• Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza elkartea.

• Barne hartzen dituen eragileak.

IE materialak sortzeko jarraibideak:

• IFLA eta Inclusion Europe-eko irizpideak: Eduki, hizkuntza eta forma aldetik, IEren oinarriak.

• Aplikazioa hurrengo testu edo euskarri motetan: narratiba, informazioa, ikasmaterialak, dibulgazioa, ikus-entzunezkoak, web-orriak, PPT aurkezpenak, posta elektronikoak…

• Parte-hartzaileek ikastetxean eta ikasgelan erabiltzen dituzten testuen egokitzapen praktikak.

Irakurketa Erraza curriculumean:

• IE materialak: motak, katalogoak.

• Argitalpenerako lana.

• Teknologia berrietarako erabilera edo ezarpena.

• IE testu mota ezberdinen praktika.

Irakurtzeko eta ulermen zailtasunak eta irakurketaren estimulazioa:

• IE materialekin egindako irakurketa dinamizazioa.

• IE taldeak.

• Metodologia.

• Hezkuntza arloko esperientziak.

IE ekintzen diseinua:

• Egokitzapen kurrikularrak.

• Ikastetxeetako liburutegiak.

• IE proiektua lantzen den irakaskuntzan.

Metodologia

Ikastaroa aurrez-aurrekoa izango da, parte-hartzailea, talde lanean bultzatutakoa eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzendua

Hezkuntza arloko ikasle zein irakasleendako.

Izen-ematea publiko zabalari ere irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 54/2022, otsailaren 22koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, maiatzaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.