Ikastaroak :: Erizaintza, Medikuntza, Osasun publikoa

Adikzioak ezagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 5a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko azaroaren 12a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUIrunea
  • Ordutegia: Larunbatak. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urriaren 31a

Ikastaroaren datak: azaroak 5 eta 12

Droga kontsumoa egungo gizartean presente dago pertsonen bizitzan eraginez. Era berean, osasun profesionalok menpekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzeko erronkarekin topo egiten dugu gure eguneroko jardueran. Ikastaro honen bitartez menpekotasunen inguruko informazio espezializatua hedatu nahi da baita arlo honetan esku-hartzeko gaitasunak garatu ere. Adikzioen eremuan ezagutzan oinarritutako estrategiak garatzea du helburutzat.

Irakasleak

  • Juan Manuel Machimbarrena Garagorri

    Psikologian doktorea da eta EHUko Psikologia Fakultateko "Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko" irakasle/ikertzailea da.

  • Goretti Soroa Martinez

    EHUko Psikologia fakultatean irakaslea eta ikerlaria.

Helburuak

  • Adikzio prozesua ulertzen laguntzen duten oinarrizko kontzeptu teorikoak barneratzea.
  • Egungo droga kontsumo eta jokaera menpekotasun nahasteen errealitateari egokitutako prebentzio eta errehabilitazio esku-hartzeak ezagutzea.
  • Menpekotasun asalduren aurrean osasun profesionalen gaitasunak trebatzea.

Edukiak

Azaroak 5

9:00 – 9:30: Aurkezpena eta sarrera. Droga kontsumoaren historia eta kontextualizazioa

9:30 – 11:30: Adikzioaren oinarrizko kontzeptuak. Droga nagusien ezaugarriak

11:30 – 12:00: Atsedenaldia

12:00 – 13:00: Portaera adikzioak

13:00 – 14:00: Ezagutza dinamikak

 

Azaroak 12

9:00 – 11:30: Menpekotasunaren abordatzea: tratamendu akutua, errehabilitazioa eta Arrisku eta Min Gutxitze programak

11:30 – 12:00: Atsedenaldia

12:00 – 13:00: Fenomeno berriak ezagutuz. Genero ezberdintasunak menpekotasunean.

13:00 – 14:00: Ezaguntza dinamikak

Metodologia

Eduki teorikoak modu dinamikoan landuko dira ikasleak bere ikaskuntza prozesuan modu aktiboan parte hartu dezan. Eskola magistralak hitzaldi formatuan emateaz gain, landutako ezagutzak aplikatzeko praktikak planteatuko dira.

Nori zuzendua

Osasun Zientzietako ikasle eta osasun profesionalei zuzendutako prestakuntza espezializatua.

Unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideak

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.