Ikastaroak :: Komunikazioa

Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen

  • Hasiera-data: 2022(e)ko martxoaren 5a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko martxoaren 12a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:30-14:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 70,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 63,00 €. Bazkideak: 52,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urtarrilaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko otsailaren 4a

Ikastaroaren datak: martxoaren 5a eta 12a.

Euskara sustatzeko komunikazio kanpainen zabalpenarekin kezkatuta? Erronka handia da, diglosia egoeran eta etengabeko eraldaketa digitalaren baitan, gure komunikazio kanpainak modu arrakastatsuan diseinatzea. Horri erantzun nahi dio ikastaro honek.

Ikastaroak komunikazioaren gaineko oinarriak barneratu eta esperientziak elkar trukatzeko aukera eskainiko digu. Alderdi teorikoa errepasatuko dugu (komunikazioaren oinarriak, diglosia egoeretan hizkuntza gutxituaren alde egiteko estrategiak, gaur egungo tresna digitalak…), baina batez ere, ikastaroak alderdi praktikoa landu nahi du: Nola diseinatu komunikazio kanpaina bat? Nola erabili gaur egun eskaintzen zaizkigun tresna digitalak?

Irakaslea

  • Ander Bolibar Zabala

    Irakaslea eta komunikazioan aritua. Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua, irakasleen prestakuntza masterduna, eta telekomunikazio eta informatika sistemen goi mailako teknikaria. Aurrez Garabiden, Mondragon Unibertsitatean eta Hiru Damatxon lan egindakoa. UEUkidea.

Helburuak

  • Euskararen normalkuntza helburu duten komunikazio-kanpainen eragina hobetzeko tresnak eskuratzea.
  • Komunikazioaren oinarriak barneratu eta zabalpenean eragiteko konpetentzia lantzea.
  • Ingurune digitalen bidezko zabalpen aukerak lantzea (Sare sozialak, webgunea, mailing-a…).

Edukiak

  • Komunikazioaren oinarriak (Helburuak, estrategiak, marka, hartzaile potentzialak, diseinuak, jarraipena eta ebaluazioa).
  • Tresna digitalen ahalduntzea (Sare sozialak, mailing-a, jarraipen digitala, ebaluazio digitala…).

Metodologia

Alderdi teorikoa modu atsegin eta parte-hartzailean errepasatu nahi da, betiere, adibide errealekin nahastuz eta kideen inplikazioa sustatuz.

Ondoren, alde praktikoak pisu garrantzitsua izango du, izan ere, benetako kasu baten garapena eta tailer praktikoak presentzia handia izango du. Metodologia aktiboak sustatuko dira, asmoa komunikazioaren aldagaia hobeto ezagutu eta pentsatzeko tresnak lantzea da. Parte-hartzaileen interesen arabera amaieran tresna zehatzetarako gomendioak eta praktika onak landuko dira.

Nori zuzendua

Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak hobetzeko interesa duen euskaltzaleei. Norbanako moduan, elkarte batean, herri mugimenduetan, instituzioetan edota enpresetan kanpainak antolatzeko beharra dutenentzat.

Irakasleei ere zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Homologazioa:

Irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera eginda Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan. Erantzuna jasotakoan homologazio kodea jarriko dugu.