Ikastaroak :: Diseinua, Hezkuntza, Arkitektura

Hezkuntza-espazioen arkitektura didaktikoa

  • Hasiera-data: 2022(e)ko otsailaren 15a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko martxoaren 25a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urtarrilaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko otsailaren 8a

Gizarteak azken hamarkadetan, esparru guztietan, aldaketak jasan ditu eta horiek eragin zuzena izan dute hezkuntza-munduan. Ikaslea erdigunean jartzen den garai honetan, ikas-metodologia aktiboak erabiltzeko aukerak eta beharra zabaldu dira.

Erronka berriek espazio berriak eskatzen dituzte eta, ondorioz, gaur egungo ikasgela zurrunak aldatu eta egokitzeko premia dago. Erabiltzaileen konforta, osasuna, seguritatea eta ikasteak eskatzen dituen beharrizanak ase behar dituzte ikas-espazioek, ikastea erosoa eta dibertigarria izan dadin.

Espazio politak diseinatzeaz haratago, ikastaroaren helburua da aldaketara bideratuko dituzten hezkuntza-espazio berriak identifikatu, erabilerak adostu eta dagozkien ezaugarri orokorrak zehaztea. Horrela, irakasleek espazioa euren ikasgaietan material didaktiko bezala erabili ahal izango dute, hau da; espazioa "hirugarren irakaslea".

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 15ean (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Aitor Axpe Oyanguren

    Arkitektoa. Oskol Arkitektura Tailerra.

  • Maialen Garate Elkoro

    Arkitektoa. Oskol Arkitektura Tailerra.

Helburuak

  • Hezitzaileak, egunerokotasunean darabiltzaten espazioetan, dituzten gabeziak aztertzera bultzatzea.
  • Hezitzaileek erabiltzen dituzten / erabili nahi dituzten espazioetan esku-hartze txikiak egitera bultzatzea.
  • Espazioaren garrantziaren kontzientziazioa zabaltzea.
    • Espazioa "hirugarren irakaslea" (Loris Malaguzzi).
    • Rosan Bosch arkitektoak dioen bezala, "asmoa ez da espazio eder edo politak diseinatzea, baizik eta aldaketa bultzatzen dutenak sortzea".

Edukiak

Helburuak lortze bidean, ikastaroan zehar landuko diren edukien hautaketa egin da:
  1. Hezkuntza-espazioa ezagutzen
    • Espazioaren ordenaren eta aniztasunaren arteko neurriak.
  2. Pedagogia berriak eta espazioak
    • Hezkuntza-espazioek ikasleen irteera-profil berriak sortu.
    • Espazioaren kontzeptu berriak.
  3. Koloreak eta argiztapena
    • Hezkuntza-espazioan kolore eta argiaren erabilerak.
    • Egoera berezituak sortu.
  4. Ergonomia
    • Altzariak aukeratzerakoan bertako erabiltzaileengan sor ditzaketen onurak identifikatu.
    • Behar berrietara egokituko diren altzariak aztertu.
  5. Barne-giro osasuntsua
    • Osasunerako eta ongizaterako ezinbesteko baldintza izanik gaiarekiko sentsibilizazioa.

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.

Ikastaroa emateko, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.

Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako talde dinamikak erabiliz. Honetarako, talde dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.

Nori zuzendua

Irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).

Espazioa ikasleen ikaskuntzaren mesedetan erabili nahi duten hezitzaileentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Homologazioa:

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2022ko otsailaren 8an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348024.
  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatutako ikastaroa. Homologazio-zenbakia: 6/2022, urtarrilaren 21ekoa.