Ikastaroak :: Hezkuntza

Hezi-Ola: eskola, kultura, aisia eta euskara elkarri begira.

  • Hasiera-data: 2021(e)ko urriaren 13a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 12a
  • Tokia: Gasteiz - Oihaneder Euskararen Etxea
  • Nola heldu: https://labur.eus/OihanederGasteiz
  • Ordutegia: Asteazkenak. 18:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko urriaren 6a

Ikaslearen irteera-profilaren ohiko galdera da abiapuntua: Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean?

JAKIN aditza era zabalean ulertzen dugu: jakin, egiten jakin, (norbera) izaten jakin. Azken honi ere (balioak, jarrerak…) garrantzia ematen diogu.

Galdera horri erantzuteko, hezkuntza komunitatea beste hiru komunitaterekin harremanetan jarri nahi dugu, erantzun partekatuak bilatzeko: (1) euskalgintzarekin, euskararen inguruan diharduen komunitatearekin, alegia (2) euskarazko kulturgintzarekin eta (3) aisialdi hezitzailearen inguruan lan egiten duten kolektiboekin (aisialdia zein eskola kirola).

Hori horrela, lau saioko ziklo bat osatu dugu. Saio bakoitzak berezko zentzua du, baina, ahal dela, saio guztiak egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

 

Ikastaro hau  Gasteizko Udalak antolatu du Gasteizko Berritzegunea, Oihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin elkarlanean.

Helburuak

Prozesu honetatik zer atera nahi dugu?

a) Lanerako marko partekatu bat. Gai horietako bakoitzaren inguruan (herri curriculuma, euskara, euskarazko kultura, aisialdia) erronkak non ikusten ditugun, eta elkarrekin lan egiteko beharrak eta aukerak non ditugun.

b) Proiektuak. Gai horietako bakoitzaren inguruan 2-3 proiektu bideragarri identifikatu, datozen urteetan garatu eta prototipatu ahal direnak. Unitate didaktiko bat izan daiteke, Berritzegunearen bidez eskoletara zabaduko dena; baliabide-sorta bat ikastetxeen eskutan jarriko dena; hezkuntza-programa bat, Udalak bere katalogoaren barruan ikastetxeetara zabaldu dezakeena; edo beste zerbait…

c) Taldeak. Bide horretatik elkarrekin lanean jarraitzeko prest dauden taldeak; beti ere, norberaren gustuaren, disponibilidadearen eta gogoaren arabera.

Egitaraua

2021-11-10
Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Euskararen bidegurutzean... Jakin, egiten jakin, izaten jakin.

  • Gasteizko euskararen historia soziala. Iñaki Lazkano.
  • Soziolinguistika eta ludolinguistika lanketa. Kike Amonarriz.
.
> Saio honetan bakarrik izena emateko
2021-10-13
Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Aurkezpen mahai-ingurua: Gasteizen Herri Curriculuma ehuntzen.

  • Mari karmen Garrido, Aramaioko Herri Curriculuma.
  • Josu Zubia, Potx pailazoa eta Oñatiko Herri Curriculumeko dinamizatzailea.
Gidaria: Miren Urutxurtu Espinosa, Bigarren Hezkuntzako aholkularia Gasteizko Berritzegunean.
.
> Saio honetan bakarrik izena emateko
2021-12-15
Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Ikasle, ikusle, ekoizle. Oinarrizko Kultur Saskia (OKS).

Hitzaldia:

  • Xabier Paya, kultur eragilea.
Ekarpen praktikoak:
  • Lehen hezkuntza. Itziar Lafuente.
  • Bigarren hezkuntza. Oier Ortiz de Lejarazu.
.
> Saio honetan bakarrik izena emateko
2022-01-12
Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Aisialdia, Hiri Hezitzailearen oinarri.

Hitzaldia:

  • Eñaut Aiartzaguena, OinHerri.
Mahai-ingurua:
  • Zuriñe Gil, GEU elkartea.
  • Rafa Arrizubieta, Euskal Girotze Barnetegia
.
> Saio honetan bakarrik izena emateko

Matrikulaziorako argibideak

Ziklo osoan edo saioka izena eman daiteke.

  • Ezinbestekoa da saioa baino astebete lehenago izena ematea.
Ziklo osoan izena emateko:
  • Prezioa: 10,00€
  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Talde mugatua: gehienez, 50 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Saioka izena emateko:
  • Saio bakoitzaren prezioa: 5,00€
  • Klikatu egitarauan agertzen den saioaren estekan.