Ikastaroak :: Internet

Segurtasuna sarean

  • Hasiera-data: 2021(e)ko azaroaren 6a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko azaroaren 13a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:30-14:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 70,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 63,00 €. Bazkideak: 52,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 29a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko urriaren 22a

Ikastaroaren datak: azaroaren 6 eta 13 (larunbatak).

Gaur egun teknologia-hazkundea dela eta, gero eta enpresa gehiago zerbitzuak birtualizatzen ari dira. Hori dela eta, zibererasotzaileen agerpena gero eta nabarmenagoa egiten ari da (bai enpresen aurkako erasoetan nola erabiltzaile arrunten aurkakoetan ere).

Kurtso honen bitartez, zibererasotzaileen rola azalduko da (teoria eta egoera praktiko batzuk aurkeztuz).

Dena den, eraso hauei aurre egiteko eta hauek ekiditeko teknikak ere irakatsiko dira. Adibidez, nola bermatu gure pasahitzak seguruak direla, edo phishing eraso baten aurrean nola jokatu dezakegun, etab.

Kurtso honen helburu nagusia da honako gaiak ondo barneratzea, segurtasun-oinarri on bat izateko.

Irakasleak

  • Adei Arias Bilbao

    Bilboko ingeniaritza eskola. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko 4.mailako ikaslea.

  • Ander Prieto Lopez

    Bilboko ingeniaritza eskola. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko 4.mailako ikaslea.

  • Kerman Sanjuan Malaxechevarria

    Bilboko ingeniaritza eskola. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko 4.mailako ikaslea.

Helburuak

  • Segurtasunaren inguruko oinarri nagusiak barneratzea.
  • Erasotzaileen rola nolakoa den ikustea (Forma teoriko zein praktikoaren bidez).
  • Eraso baten aurrean, zer egin behar den eta zein izango litzatekeen jarrera egokiena ikastea.
  • Eguneroko bizitzan segurtasun-arazo ohikoenak ekiditeko gomendioak ematea.

Edukiak

Parte-hartzaileei segurtasun-arazo ohikoenak zeintzuk diren, nola gauzatzen diren eta zein konponbide existitzen diren aurkeztea izango da helburu nagusia.

Horretarako, erasotzaileen eta biktimaren rolak landuko ditugu.

Hasteko, zibersegurtasuna zer den azalduko da, nola inplementatzen den egungo sistema digitaletan, zeintzuk diren hemen aurkitu ditzakegun rolak, etab.

Kurtsoan zehar, segurtasun-arazo ohikoenak azalduko ditugu eta, ondoren, “Docker” kontainerrak erabiliz, eraso hauen demoak egingo ditugu (hainbat simulazioren bitartez ikusiko dugu erasotzaileek zer metodo erabiltzen dituzten enpresaren edo erabiltzaile arrunten gailuen kontrola lortzeko).

Adibidez, e-mail arraro bat iristen zaigunean, iruzur bat den ala ez antzemateko pausoak azalduko ditugu.

Eta iruzur bat izatekotan, nola jokatu beharko genukeen ikasiko da.

Era berean, pasahitzen inguruan ere bideratuko da kurtso hau. Nola jakin dezakegun pasahitz bat segurua den ala ez, zenbat pasahitz edukitzea gomendatzen den, non gorde ditzakegun, nola sortu seguruak diren eta aldi berean buruz ikasteko errazak izan daitezkeen pasahitzak, etab.

Aurreko horrekin bukatzeko, pasahitzak “crackeatzeko” erabiltzen diren metodo ohikoenak azalduko ditugu.

Hari beretik, enpresetan gauzatzen diren eraso ohikoenak ere ikusiko ditugu (DDoS attack, SQLi, XSS, Ransomware, etab.).

Eraso hauek guztiak hobeto ulertzeko kasu errealak ere aurkeztuko dira.

Bukatzeko, kurtso honetan bakarrik segurtasunaren oinarriak eta eraso ohikoenak zeintzuk diren ikasiko da. Horren ondorioz, parte-hartzaileren batek segurtasunaren inguruan interes gehiago balu, jarraitu beharreko hurrengo pausoak emango genizkioke.

Metodologia

Kurtsoaren helburu nagusia da goiko zatian agertzen diren edukiak barneratuta izatea. Hori lortzeko, eduki teorikoak eta eduki praktikoak elkartuko ditugu.

Gai bakoitzean, hasieran teoria pixka bat azalduko da (hemen erasoen kasu errealak sartuko dira) testuinguruan sartzeko, eta, ondoren, eduki praktikoak etorriko dira (Demoen bidez bereziki). Behin gaia bukatu ostean, parte-hartzaileek galderak egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

Kurtso honetan segurtasunaren inguruko oinarriak ikusiko dira. Beraz, teknologia gustuko duen edo gai honetan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 10 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.