Ikastaroak :: Ongizatea, Osasuna

Bizitzaren amaieran arreta

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 56,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 50,40 €. Bazkideak: 42,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko irailaren 26a

Postmodernitatearen ezaugarrien artean gaztetasunaren, irudiaren, abiaduraren eta hedonismoaren gorazarrea eta hilezkortasunaren eldarnioak daude. Horrek dakarrena da errealitate “itsusiak” ezkutatzea, hala nola zahartzea, gaixotasun larriek eragiten duten sufrimendua eta bizitzaren amaiera bera.

Bestela, koronabirusaren pandemiak ekarri digunaren artean hauskortasunaren eta heriotzaren errealitate gordina dugu. Halaber, eutanasiaren legearen prozesuak espainiar estatuan mahai gainean ipini du Zainketa Aringarrien garapen handiagoaren beharra.

Irakaslea

  • Iñaki Peña Bandres

    Iñaki Peña Bandrés. Mediku internista Debagoieneko ospitalean (Arrasate). Zainketa aringarrietan espezializatua. Dokumentalgilea. OEEkidea.

Helburuak

• Zainketa Aringarrien ezaugarriak errepasatzea: zer diren eta zer ez diren.

• Heriotzaren kontzientziaz jabetzeko garrantzia: Norbanakoarena eta komunitatearena.

• Doluaren garrantzia.

• Azken hilabeteetako egoera pandemiarekin eta eutanasiaren legearekin lotuta.

Edukiak

1- Zainketa Aringarriak:

• Definizioak.

• Errepaso historikoa. Gaur egun. Munduan eta hemen.

• Etxean, ospitalean edo beste leku batzuetan.

2- Komunitate errukitsuak edo zaintzaileak:

• Errukiaren kontzeptu garaikidea.

• Zainketen garrantzia.

• Death Kafeak eta beste jarduera batzuk.

3- Heriotza duina: Z.A. eta eutanasia.

4- Heriotzaren ostean: Dolua.

Metodologia

• Hitzaldi formatua ikasleekin interaktiboa.

• Dokumental baten proiekzioa eta ikus-entzunezko beste euskarri batzuk.

• Tailer formatua.

• Bibliografia eta filmografia komentatua.

Nori zuzendua

• Osasungintzako ikasleak eta irakasleak.

• Irakaskuntzaren arlokoak.

• Gaiarekin interesatutako oro.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 290/2021, uztailaren 2koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.