Ikastaroak :: Hezkuntza

Unitate didaktiko digitalen diseinua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko martxoaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko maiatzaren 2a

Ikastaroaren datak: maiatzak 8 eta 15 (larunbatak).

Hezkuntzaren digitalizazioa behar izatetik errealitate izatera igaro da. Tresna digitalen ezagutza hutsetik erabilera pedagogikora salto egin behar dugu eta, horretarako, unitate didaktikoen diseinu metodologikoan teknologia digitala kontuan hartzen ikasi behar dugu. 

Ikastaro honetan unitate digitalak zer diren eta nola diseinatzen diren ikasiko dugu. Era berean, unitate digital bat aurrera eramateko erabili daitezkeen tresnak ezagutuko ditugu, gainetik bada ere. Horrela, unitate didaktiko digital bat diseinatuko dugu, sortzeko eman behar diren urrats guztiak landuz: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako unitate digitala izango du ikasleak, eskolako jardunean erabiltzeko prest.

Irakasleak

  • Silvia Bergillos Caballero

    Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Azken urtean KZgunean formatzailea. IKT on-en irakaslea da.

  • Garazi Zabaleta Mendizabal

    Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Pedagogia ikaslea UHUNen.

Helburuak

• Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea

• Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea

• Unitate didaktiko digital bat egiteko autonomia garatzea

Edukiak

• Konpetentzia digitala: DIGCOMP markoa.

• Unitate didaktiko digitalen oinarri tekno-pedagogikoak: diseinuan kontu hartu beharreko aspektuak.

• Unitate didaktiko digitaletan erabiltzeko aplikazioak:

  1. Informazioa kudeatzeko tresnak
  2. Komunikatzeko tresnak
  3. Edukiak sortzeko tresnak

Metodologia

Hona hemen formazioak jarraituko duen eskema:

• Hasierako galderak: aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa.

• Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.

• Praktika: ikasleek unitate didaktiko digitalak sortzeko tartea.

• Hausnarketa: egindako unitateak partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.

• Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun, eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzendua

• Digitalizazioa “katxarreoa” baino gehiago izatea nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

• Digitalizazioa ulertzen ez duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

• Konpetentzia digitalean sakondu nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko prozeduran sartua dago.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ikastaroa hasi baino astebete lehenago jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.