Ikastaroak :: Soziologia
Ikastaroaren datak: martxoak 6 eta 13 (larunbatak)
Pertsona guztiak talde sozial baten kide gara, haien baitan bizi garelarik: lan eremuan, lagun artean, aisialdi eremuan, mugimendu sozialen arloan, etab. Taldeak aniztasun handiko egiturak izan ohi dira, bizirik daude, martxan daude eta eratze/aldaketa prozesu horretan bidelaguntza lagungarria izan daiteke hainbat alderdi jorratzeko: talde kohesioa eta harremanak, erabaki hartze prozesuak, boterearen banaketa, gatazken kudeaketa, taldearen amets eta helburuen azterketa, kudeaketa emozionala, barne hausnarketak, eta abar luze bat.
Bidelaguntza teknika, trebetasun eta tresna multzoa da. Bere helburua da pertsona eta talde prozesuen garapen egokia ahalbidetuko duten baldintzak sortzea. Aldi berean, eraldaketa sozialerako tresna bat izateko asmoa du, taldeen funtzionamenduan hobekuntza sustatuz. Beraz gure nahia nagusia tresna berritzaile hau ezagutaraztea da, taldeei baliabideak euskaraz eskainiz.
Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net
Martxoak 6 eta 13
Politika eta administrazio zientzian Lizentziatua, Talde Prozesuen Bidelaguntzan murgildua eta Mugimendu Ekologistan aritua.
Pedagogian Doktoratua, Psikologian Lizentziatua, UEUko irakaslea, Talde Prozesuen Bidelaguntzan murgildua eta Mugimendu Feministan militantea.
Ikastaro hau hausnartzeko eta partekatzeko espazio gisa aurkezten dugu. Beraz, metodologia parte-hartzailea izango da. Horretarako, talde prozesuen bidelaguntzak eskeintzen dizkigun ezagutza eta tresnak erabiliko ditugu. Aldi berean, zaintza erdigunean jartzea lehenesten dugu, parte hartzaileen alderdi fisiko, emozional, kognitibo eta soziala kontuan izanik.
Ikastaro honetan talderen batean kide den edozein lagunek hartu dezake parte. Bereziki talde prozesuetan murgilduta daudenei edota eremu honetan sakontzeko desioa dutenei zuzenduta dago.
Irakasleei ere zuzenduta dago.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.
HomologazioaIkastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.Homologazio-zenbakia: 1/2021, urtarrilaren 29koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.